LH2

Liburu astea

Aurreko astean guraso batzuren bisita izan genuen, beraiek aukeratutako liburu bat irakurtzera etorri ziren. Ikasleak gustora agertu ziren bisita hauekin. Eta bide batez beraiek ere haur hezkuntzako 5 urteko umeei, bikoteka ,beraiek aukeratutako liburu bat irakurri zieten. Milesker. 

 

                                                                

                                                           

LH2 · Sailkatu gabea

TAILERRAK

Ostegun arratsaldetan tailerren eguna izaten da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak batera egoten gara hiru talde osatuz. Aurten hiru tailer daude: lasaiketa, musika eta antzerkia.

Lasaiketa tailerrean gorputza mugitzen dugu, “Beni eta Belaren” laguntzarekin lasaitzen gara eta yogako postura batzuk ere ikasi ditugu. Musika tailerrean abestu eta dantza egiteko aukera izaten dugu. Antzerki tailerrean aldiz,  gure ahozkotasuna, adierazpena eta sormena lantzen dugu ingelesez.

 

Ikusi, ikusi… nola moldatzen garen!!

 

 

 

 

 

LH2 · Sailkatu gabea

Akrosporta

Gorputz Hezkuntzako saioetan proiektu desberdinak lantzen ibili gara: jolas kooperatiboak, txokoetan jolasten, jolasak baloiarekin eta ipuin motorea: Munstro Harrapatzaileak. Zein izango da hurrengoa?

Akrosporta eta Mimoa tatamian!

Aurreko proiektuetako irudi batzuk:

 

LH2 · Sailkatu gabea

ELKANOREN MUNDUBIRA

Kaixo familiak!

Dakizuenez Elkanoren mundubira landu dugu eta ekarritako informazioari eta materialei esker asko ikasteko aukera izan dugu. Lan asko egin dugu baina oso gustura aritu gara!

Gainera, proiektuari amaiera emateko “Elkanoren altxorraren bila” ibili ginen ostiralean herrian zehar. 

                     

Ondo pasatzeaz gain, hamaiketako ederra egiteko aukera ere izan dugu.

Hurrengo argazkian ikusten duzuen bezala, badugu etxean zer kontatu eta erakutsi. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

GORA ELKANO ETA GORA GURE ARTISTAK!!!

Eta proiektua amaitzearekin batera MAITE etorri zaigu bueltan. Hori dela eta ni, Oiana, agurtu egingo naiz baina aldez aurretik eskerrak eman behar dizkizuet guztioi oso gustura egon naizelako. Jarraitu orain arte bezain talde jatorra izaten.

MUXU HANDI BANA 

 

 

LH2

GUSTURA GABILTZA 2.MAILAN

Kaixo.

Iraila pasa zaigu eta oso gustura gabiltza 2.mailan. Lan asko egiten ari gara baina tartean zinemaldiko irteera ere egin genuen irailaren 22an. Egun zoragarria pasa genuen. Terra Willy filma belodromoan ikusi eta Oriora joan ginen bazkaltzera. Tirolinako parkean ibili ginen gustura.

   

Baina….hurrengo egunean ezusteko ederra izan genuen gelara sartzean!!! Aurreko egunean sortu genuen zaborra gelan botata zegoen eta plastikoaren erabileraren inguruan hausnaketa egiten ibili gara. Itsasoan 7.kontinentea deitzen dioten plastiko pila dagoela jakin dugu eta elkano fundaziotik proposaturiko lehiaketa batean parte hartu dugu. ESKOLAKO ATARIAN DUZUE IKUSGAI GUK EGINDAKO HORMA IRUDIA.