LH3

Makina sinpleak

Gizakiak makina sinpleak asmatu zituen gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko… bere indarra baino gehiago behar zuelako edo esfortzu gutxiagorekin lan bera egin ahal izateko. Azkeneko proiektua izan da: polea, palanka, plano inklinatua, gurpila… denbora gehiegi ez diogu eskaini, aurkezpenak ere azkeneko egunean egin ditugu… baina hala ere gauza politak egin dituzte gure gelako artistek!

 

 

LH3

TXIKI PODCASTA

KAIXO ENTZULE!

Hemen dugu gure eskolako bigarren podcasta!

Oso ondo pasa dugu saio hau prestatzen. Bertan txiste, asmakizun, informazio interesgarri eta elkarrizketa berezia topatuko dituzue.

Ez galdu ikus-entzun tailerreko ikasleok egin dugun lan eder hau!

LH3

HEZIKETA FISIKOA

Bukatu da, bukatu da, bukatu da… Akabo!!

Konturatzerako ikasturtea bukatu da, zenbat momentu on pasa ditugun heziketa fisikoko saioetan. Jolas kooperatibo eta talde kohesiorako jolasekin hasi ginen, txokotan jolasean primeran ibili ondoren, erronka kooperatiboak gainditu genituen, Artzikirola kirol alternatibo berria ezagutu eta ikasi dugu, eta orain bukaeran gorputz adierazpenean euskal dantzak, akrosporta eta mimo eginez asko disfrutatu dugu.

Udaz gozatu, kirola egin eta ondo-ondo pasa!!

BIDEOA

 

 

LH3

Urola Kosta

Euskal Herria, Gipuzkoa, Urola Kosta eskualdea, Urola Kostako Udal Elkartea… non gauden eta zer garen, horixe jorratu dugu azkeneko proiektuan. Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten herriak aztertu ditugu taldeka, bakoitzak herri bat, eta power pointak eta maketak egin ditugu. Aurkezpenak egin ondoren Zumaiako alde zaharra bisitatu dugu. Hona zenbait argazki.

UROLA KOSTA

 

LH3

Lastur

Irteera honen zain egon gara ikasturte osoa, eta azkenean iritsi da! Kobazuloan 9 metro pasatik rapelatu, zaldiak zaindu eta zaldian ibili, disko-gaua, errekatxoan jolastu, pijama desfilea… eta onena: lagunekin egon eta gozatu! Hemen dituzue argazki batzuk.

LASTUR

LASTURBI

LH3

EARTH DAY 2024

  

Today we are celebrating the Earth Day 2024!

Eta horretarako, gure ikasleek posterrak sortu dituzte, gainontzeko ikaskideei gure planeta za

intzeko gomendioak emanaz.

 

 

Ea guztion artean gure Lur planetaren etorkizuna hobetzen dugun!

 

LH3

Gernika

Hiruhileko honetan Historiako Aroak, denbora lerroa, gerrak, gerrak Euskal Herrian eta euskaldunak gerran… Getariako eta Euskal Herriko pertsonaia historikoak landu ditugu.
Gernikara eraman gaituzte askotan, eta guk ere gure Gernika egin dugu. Ederra izan da proiektua, eta ederra lana… orain oporrak!

ARGAZKIAK

 

LH3

Eurekan

Donostiako Zientzia Museoan, Eurekan, izan gara gaur. Hamaiketakoa egin eta Museoan ibiltzeko denbora izan dugu Animalien tailerrera sartu aurretik. Han Imanolek hainbat azalpen eman dizkigu narrastien inguruan eta batzuk ukitzeko aukera ere izan dugu! Jarraian Planetariumean zeruko mugimenduen inguruan aritu gara. Ondoren parkean bazkaldu dugu eguzki goxotan eta arratsaldean berriz Museora. Ederra eguna!