Emakumeon eguna ospatzeko gaiaren inguruan hitz egin eta Konplize ditut eta abestu dugu. Hemen dituzue bideoak.
Emakumeon eguna ospatzeko gaiaren inguruan hitz egin eta Konplize ditut eta abestu dugu. Hemen dituzue bideoak.
Ostegun arratsaldetan tailerren eguna izaten da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak batera egoten gara hiru talde osatuz. Aurten hiru tailer daude: lasaiketa, musika eta antzerkia.
Lasaiketa tailerrean gorputza mugitzen dugu, “Beni eta Belaren” laguntzarekin lasaitzen gara eta yogako postura batzuk ere ikasi ditugu. Musika tailerrean abestu eta dantza egiteko aukera izaten dugu. Antzerki tailerrean aldiz, gure ahozkotasuna, adierazpena eta sormena lantzen dugu ingelesez.
Ikusi, ikusi… nola moldatzen garen!!
Gorputz Hezkuntzako saioetan proiektu desberdinak lantzen ibili gara: jolas kooperatiboak, txokoetan jolasten, jolasak baloiarekin eta ipuin motorea: Munstro Harrapatzaileak. Zein izango da hurrengoa?
Akrosporta eta Mimoa tatamian!
Aurreko proiektuetako irudi batzuk:
Kaixo familiak!
Dakizuenez Elkanoren mundubira landu dugu eta ekarritako informazioari eta materialei esker asko ikasteko aukera izan dugu. Lan asko egin dugu baina oso gustura aritu gara!
Gainera, proiektuari amaiera emateko “Elkanoren altxorraren bila” ibili ginen ostiralean herrian zehar.
Ondo pasatzeaz gain, hamaiketako ederra egiteko aukera ere izan dugu.
Hurrengo argazkian ikusten duzuen bezala, badugu etxean zer kontatu eta erakutsi. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
GORA ELKANO ETA GORA GURE ARTISTAK!!!
Eta proiektua amaitzearekin batera MAITE etorri zaigu bueltan. Hori dela eta ni, Oiana, agurtu egingo naiz baina aldez aurretik eskerrak eman behar dizkizuet guztioi oso gustura egon naizelako. Jarraitu orain arte bezain talde jatorra izaten.
MUXU HANDI BANA