
MUSIKA: UDABERRIA
MINUTU BAT GOIZERO ABESTIA IKASTEN ARI GARA:
MINUTU BAT GOIZERO
Udaberria dela eta Loreen Waltz-a Musika tresnekin landu degu
Hemen Argazkiak eta LINK a etxean jo nahi baduzue: LOREEN WALTZ-a



ENGLISH- My family
Hello everyone!
At the end of the 2nd term, we have been learning the names of the family. We also did a presentation.
Here you have a video: FAMILY VIDEO
Happy Easter holidays! Stay safe.
ARTISTAK GARA!
Gure azken proiektua “Getaria ezagutzen “izan da. Proiektuaren azken xede bezala herrian ikusi ditugun Getariako monumentu garrantzitsuenak birziklatutako materialekin egitea izan da. Hona hemen gelako artistek egindakoak:






MADALENAK EGITEN EGON GARA
“Elikadura osasuntsua” proiektuari bukaera emateko madalena goxo-goxoak prestatu ditugu. Oso gustora ibili gara osagai desberdinak bota, nahasi eta masa egiten. Ondoren, labera sartu pixkat itxaron eta on egin! madalenak jan ditugu.





REGLETEKIN LANEAN
Regleten ezagutzan pixkanaka bagoaz aurrera, ikasleak gero eta gustorago aritzen dira ariketa, joku eta fitxa desberdinak aurrera eramaten regletak oinarri hartuta. Jada,denek ezagutzen dituzte regleten balioak eta gero eta autonomia handiagoz aritzen dira lanean. 




ERREZETA EZIN HOBEA!!
Astelehenean gelan mazedonia fruta prestatu genuen. Horretarako, fruta desberdinak ekarri genituen eskolara. Fruta garbitu, zuritu eta zati txikitan moztu genuen. Ondoren, ontzi batera bota eta nahastu. Azkenik, naranja zukua bota genion baita azukre pixkat ere. Oso goxoa zegoen eta denok gustora jan genuen!!





A ze itxura gure platerak!
Orain gutxi hasi garen proiektu berria ” Elikadura osasuntsua” izan da. Hau dela eta, arte hezkuntzan plater goxo eta koloretsuak egin ditugu. On egin guztiei!!




LANBIDEEKIN JOLASEAN
Bigarren proiektua lanbideen ingurukoa izan da. Lanbide desberdinak ezagutu ditugu eta bide batez gurasoak gonbidatu genituen gelara beraien lanbidearen inguruko azalpenak ematera. Oso polita izan da, ikasleak gustora egon dira galdera desbedinak eginez eta atentzio osoz azalpenak entzuten.
Milesker zuen bisitagaitik oso gustora egon gara zuekin.


JAIO DIRA TXITAK!!
Jaiotza motak proiektuaren barruan txiten jaiotza landu dugu. Eta 21 egun zain egon ondoren jaio zaizkigu txitat

