PASA DEN ASTEAN IRTEERATXOA EGIN GENUEN USOTEGI BASERRIRA, ANITZEN FAMILIAREN ETXERA. OSO GUSTORA IBILI GINEN ETA GURE PROIEKTUAREKIN JARRAITZEKO GAUZA ASKO IKUSI ETA IKASI GENITUEN. A ZE AUKERA POLITA!
ESKOLATIK OINEZ JOAN GINEN HARA! HAN IKUSTEN DA USOTEGI!
ANITZEN AMAK, AITZPEAK EGIN ZIGUN HARRERA. BAITA UMAK ERE. ZAKUR SINPATIKOA!
ETXEKO ANIMALIA GUZTIEI EGIN GENIEN BIXITA ETA AITZPEAK AZALPEN INTERESGARRIAK EMAN ZIZKIGUN HAIEN JAIOTZARI BURUZ
UNTXIAK… JAIO BERRIAK ERE BAI!
ETA HAUEK DIRA UMEAK EGITEKO ELKARTU DITUZTEN ARRA ETA EMEA. HILABETE BATEAN EDUKITZEN OMEN DITU AMAK SABELEAN UNTXITXOAK.
URRIAREN 23TIK DAGOENEZ UME EGITEKO, AZAROAREN 23AN JAIOTZEA ESPERO DUGU GUTXI-GORABEHERA. EA ZENBAT JAIOTZEN DIREN!
OILOA ARRAUTZAK TXITATZEN
BI TXERRI EDER…JAN ETA JAN ARI ZIREN!
ETA BIXITA BUKATZEKO ETXEA BARRUTIK EZAGUTU GENUEN, EGARRIA ASETZEKO URA EDANAZ
ESKERRIKASKO AITZPEA ETA FAMILIA!
LAISTER JOANGO GARA BERRIZ, UNTXITXOAK JAIOTZEN DIRENEAN.
GUSTURA ASKO GAINERA!!!