LH4

GARBIGUNERA BISITA

Kaixo!

Asteazkenean garbigunera bisita egin genuen. Bertan, amalurra proiektu berriarekin lotuta, zaborren kudeaketari buruz ikasi genuen. 

Proiektu honen baitan ere, ikerketa txiki bat egiten ari gara. Ikerketa honen abiapuntua galdera batetik dator: gure gertuko ingurua (ataria, parkea…) garbi mantentzen al dugu? Datuak jasotzeko, atarian eta parkean egun konkretu batean zegoen zabor guztia identifikatu eta erregistratu genuen. Hurrengo pausua, ondorioak atera eta garbi mantentzeko proposamenak aurrera eramatea izango da. 

Amaitzeko, Korrikarekin bat egin genuen, asteazkenean, GORA EUSKARA!

LH4.

ARGAZKIAK