Kaixo familia!
Asteazkenean gertatu zitzaigunaren berri ematera gatoz. Gelara sartzean, zapi gorriz betetako egurrezko kaxa bat ikusi genuen. Beste gelara sartzean, aldiz, gure itsasontziaren lematik zintzilikatuta, botila bat topatu genuen, horren barruan mezu bat zegoelarik. Urduri samar bageunden ere, hori irakurtzea lortu genuen. Eta egia esan, segituan jakin genuen zein zen gure eginbeharra: eskolara etorri zen pirata batek ezkutatutako altxorra topatzea!
Horretarako, Getariako kaleetan zehar ezkutatuko pista ezberdinak topatu behar izan genituen, horiek irakurri eta jarraian burutu beharreko pausuak eman. Badirudi lan bikaina egin genuela, ongi lurperatuta zegoen altxorra bilatzea lortu baikenuen! Hamaiketako ederra irabazi genuen, txokolatezko urrezko txanponak eta piratek jan ohi zituzten gaileta gaziak!
Gure ibilbidearen zenbait momentu ikusi nahi badituzue, klikatu beheko estekan!