Iepa!
Irailean lau irristaketa saio izan ditugu. Guztiok ikasi dugu zertxobait eta horrez gain, une dibertigarriak pasa ditugu.
Hemen behean dituzue argazkiak, egin klik “argazkiak eta bideoa”n.
Iepa!
Irailean lau irristaketa saio izan ditugu. Guztiok ikasi dugu zertxobait eta horrez gain, une dibertigarriak pasa ditugu.
Hemen behean dituzue argazkiak, egin klik “argazkiak eta bideoa”n.
Garate gaineko artelatz basora irteera egin dugu aste honetan. LH4. mailakoek lagundu digute eta izugarri ondo pasa dugu!
Hello hearties!
Proiektu honetan zehar piratei buruz hitz egiten aritu gara. Ingelesa ikasteaz gain, ondo pasatzeko denbora ere izan dugu!
Aspaldiko irla baten murala margotu genuen denon artean eta piraten mezu sekretuak irakurriz altxorraren bila aritu gara Beebot-arekin jolastu bitartean.
Urte hau amaitzeko Escape room bat egin dugu, ikasitako jakintza guztiak aplikatu eta piraten altxorra topatzeko! Ze nolako talde lana egin duguna!
Hementxe hiruhileko honetako argazkitxo batzuk.
Ondo pasa udara, piratak!
ERRONKA BAT: TEKLATUA MATXURATU EGIN ZAIT ETA MAIUSKULAK KATEATUTA GELDITU ZAIZKIT ETA EZIN IZAN DITUT GEHIAGO ERABILI. HORREGATIK BEHEKO TESTUAN DOZENA BAT AKATS DAUDE, GAI IZANGO OTE ZARA GAIZKI IDATZITAKO HITZAK AURKITZEKO?
egun batean ama birjinaren moilara joan ginen gelan egindako aparejuekin arrantza egitera. eskerrak laguntzaileak izan genituen: iñigo, agustin, edurne … gehien gustatu zitzaiguna arrantzan aritzea izan zen eta gutxien ezer ez arrantzatzea. baina hala ere, hurrengo egun batean may flowerren sekulako hamaiketakoa prestatu ziguten: sardinak eta zapua parrilan eta askoz gehiago! eskerrik asko, bihotz-bihotzez!!!!
Maiatzeko giro ederra aprobetxatuz, batetik Iturraran parkera bisita egin genuen eta erleei buruz asko ikasi ahal izan genuen; eta bestetik, Getariako Kofradiara irteera egin genuen eta sare-konpontzaileei ere bisita egin genien. Bien bitartean, gelan, itsasoko izaki bizidun pila eduki ditugu, gehienak Asierrek ekarrita. Eta beste egun batean, arraindegirako irteera aprobetxatuz Malkorbeko arkaitzetan utzi genituen bizitzen uzteko. Ikusi-ikusi!
“Ez eman hautatzeko itsasoa edo lehorraren artian. Ez eman hautatzeko kresal usain edo zure grazia…” Getaria Herri Arrantzalea proiektuari hasiera eman diogu eta gaiarekin emozionatuta gabiltza: itsasontzien maketak, kainaberak, traolak … Bisitak ere izan ditugu: arrantzari buruzko azalpenak emanez Iñigo eta aitona Agustin, “Itsasotik itsasoa” ipuina ere kontatu zigun Edurnek. Eta bien bitartean, begira zelako kamiseta dotoreak diseinatu ditugun Cristobal Balenciaga museoan!
PRA-PRA, PRA-PRA
TZUNPA TZUNPA TZUN
Zirko bat datorkigu…
Abestiarekin batera ITURZAETA LH2 ZIRKUAri hasiera eman diogu. Aurretik proiektu honetarako egindako lan guztia eszenatokira eraman dugu eta kolore biziz jantzi dugu HHko ataria. Txalo zaparrada itzela eta zorion pila jaso ditugu ikusleen aldetik. Ondo egin dugunaren seinale!
Etxean ere ikusi nahi baldin baduzue klikatu estekan:
Otsailean egunak laburrak badira ere, askorako eman digu: ZIRKUA proiektuari lotuta, emanaldirako ideia bilketa egin dute magoek, pailazoek, akrobatek, palomita eta ticket saltzaileek eta aurkezleek; Mirentxuren historia ere ezagutu dugu eta herriko liburutegiko arauak gogorarazi eta ipuinetaz gozatu, besteak beste.
Kaixo, gaur kontsumobideko tailerra izan dugu: “KORALAREN DISDIRA” ipuinaz gozatu dugu eta itsasoaren edertasunaz eta hondamendiaz jabetu gara. Itsasoa garbi eta plastikorik gabe gustatzen zaigula argi daukate gure umeek. Ekin diezaiogun lanari: ITSASOA GARBI!
Udazkenean bisita ugari eduki ditugu: batetik, LH5eko ikasleak bere proiektuaren aurkezpena egitera etorri zitzaizkigun gure gelara; bestetik, LH6ko ikasleek altxorraren bila antolatu zuten guretzako. Mundial egon ziren biak bietara ere!
Ondoren geu joan ginen Eguneko Zentrora aiton-amonei bisita egitera. Gustora-gustora egon ginen elkarrekin: abestu, dantza, jolastu…