URRIA HELDU DA TA
POZA TA ALGARA,
LAISTER BAGOAZ ETA
AROTZ-ENEARA.
KOBAZULOAK ETA
ESKULANAK BERTAN,
PIJAMA JANTZI ETA
GORA DISKO-FESTA!
URRIA HELDU DA TA
POZA TA ALGARA,
LAISTER BAGOAZ ETA
AROTZ-ENEARA.
KOBAZULOAK ETA
ESKULANAK BERTAN,
PIJAMA JANTZI ETA
GORA DISKO-FESTA!
HEZIKETA FISIKOKO SAIOETAN IKASTURTEA BEHAR BEZALA HASTEKO TALDE KOHESIORAKO ETA JOLAS KOOPERATIBOAK LANTZEN GABILTZA.
EGURALDI EDERRA APROBETXATUZ UR JOLAS KOOPERATIBOTAN IBILI GARA. EDERKI PASA DUGU MELA-MELA ETA BLAI BLAI!
Heziketa Fisikoko saioetan ikasturtea behar bezala hasteko talde kohesiorako eta jolas kooperatiboak lantzen gabiltza. Eguraldi ederra aprobetxatuz ur jolas kooperatibotan ibili gara. Ederki pasa dugu mela-mela eta blai-blai!
EDERTO HASI DUGU IKASTURTEA!
ESKOLAN BERRIRO LAGUNEKIN JOLASTU ETA DONOSTIAKO ZINEMALDIAN PELIKULA APARTA IKUSI GENUEN.
ONDOREN ORIORA JOAN GINEN BAZKALDU ETA JOLAS-PARKEAN IBILTZERA.
EGURALDI BIKAINA LAGUN, PRIMERAN PASATU GENUEN.
APIRILEAN, TXANOA BURUAN ETA IGERI IGERILEKUAN!
HORRELA IBILI GARA EGUNA JOAN ETA EGUNA ETORRI,
ZUMAIARA JOAN – ETORRIAN.
LIBURUAREN ASTEAN 5.MAILAKOEKIN IRAKURTZEN EGON GARA GUSTORA-GUSTORA.
ETA IPUIN KONTALARI MUNDIALAK ERE IZAN DITUGU GURE GELAN.
ESKERRIK ASKO DENOI !!!!!
HAINBESTE DESIRATUTAKO IRTEERA EGIN DUGU BEIZAMARA: BARATZA, ANIMALIAK, JOLASAK, DISKO-FESTA… A ZELAKO BI EGUN PASATU DITUGUN LAGUNARTEAN!
IKUSI, IKUSI! OTORDUAK BAINO LEHEN…
Ostegun arratsaldetan tailerren eguna izaten da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak batera egoten gara hiru talde osatuz. Aurten hiru tailer daude: lasaiketa, musika eta antzerkia.
Lasaiketa tailerrean gorputza mugitzen dugu, “Beni eta Belaren” laguntzarekin lasaitzen gara eta yogako postura batzuk ere ikasi ditugu. Musika tailerrean abestu eta dantza egiteko aukera izaten dugu. Antzerki tailerrean aldiz, gure ahozkotasuna, adierazpena eta sormena lantzen dugu ingelesez.
Aurten Gorputz Hezkuntzako saioetan, ostiraletan, salto gelara goaz. Libre jolasteko, sortzeko, tentsioak askatzeko, gatazkak konpontzeko…toki aproposa da. Espazioan dauden materialak erabiliz sormena eta irudimenaz gain, gorputza ere martxan jartzen dugu.
Hona hemen argazki batzuk:
OTSAILA LABURRA IZAN ARREN GAUZA ASKOTARAKO EMAN DU:
AZKEN ERREZETA: AZENARIO BIZKOTXOA
SASOIAN SASOIKOA ETA BERTAKOA: USOTEGI BASERRIAN
GAIA AMAITZEKO: KONTSUMOBIDE TAILERRA
ETA HILEKO AZKEN EGUNA: ELURRA MARA-MARA
URTARRILA GOGOTSU HASI DUGU!
TALDETXOTAN ELKARREN LAGUNTZAZ ERRONKEI AURRE EGITEA LORTU DUGU: KARTETAN, ERREGLETEKIN, TANGRAMAREKIN,…
ETA GAINERA ERREZETA OSASUNTSUAK PRESTATZEN HASI GARA: ORAINGOAN ETXEKO JOGURRA PRESTATU DUGU, EDERRA ATERA ZAIGU!
HURRENGOAN ZER IZANGO DA?
BAINA AURTEN…
AZAROAN BERO, NEGUA GERO
ETA ITURRARAN PARKEAN
IBILI GARA ERO-ERO
ETA EGUNEKO ZENTROAN
BERRIZ…BERO-BERO