LEHENENGO MAILAN,
LEHENENGO PROIEKTUA:
JAIOTZA.
ARMAIRUAN INKUBADORA BAT!
JEXUXEN BASERRIAN
ERNALDUTAKO 8 ARRAUTZA!
ETA 21 EGUNEN BURUAN
BIZITZAKO ZIKLOA HASI DA:
TXITAK JAIO DIRA!
ONGI ETORRI…
…GORRI
… GORRINGO
…FLASH
…PIKATXU
…ORO ETA
…PITXI
Egilea: Iturzaeta
ONGI ETORRI LH1
IKASTURTE BERRIA HASI DUGU BATERA ETA BESTERA: ELKAR EZAGUTZEKO TALDE JOLASAK EGIN DITUGU, ZINEMALDIRA JOAN GARA ETA ORIOKO PARKEAN JOLASTU, HERRIKO LIBURUTEGIA BISITATU DUGU…
IKASTURTE AMAIERA
KAIXO FAMILIA!
IKASTURTEARI AMAIERA EMAN DIOGU ETA HEMEN DITUZUE AZKEN EGUNETAN EGIN GENITUEN HAINBAT JARDUEREN ARGAZKI BATZUK.( UR FESTA, EMANALDIA ETA AZKEN EGUNEKO HAMAIKETAKO BEREZIA)
EDERKI IBILI GARA AZKEN EGUNETAN ETA DESKANTSATZEKO MOMENTUA IRITSI DA.
GOZATU UDA ETA BESARKADA HAUNDI BAT!!!
ORIORA IRTEERA
KAIXO FAMILIA:
A ZE IKASTURTE AMAIERA IZATEN ARI GAREN… HIRUGARREN IRTEERA EGITEKO AUKERA IZAN DUGU! BADAKIZUE ZENBAT GUSTATZEN ZAIGUN PARKEETAN JOLASTEA, BAITA HONDARRAREKIN JOLASTEA ERE… IMAJINA EZAZUE, ORDUAN, ZEINEN POZIK IBILI GINEN HONDARRETAN DAGOEN PARKE BATEAN JOLASTEN!
EGUN PASA POLITA IZAN GENUEN, HH3 ETA HH4 URTEKOEKIN GOZATUZ.
HONDARTZA ALDAMENEAN DAUDEN ANIMALIA DOTORE BATZUK IKUSI GENITUEN, BAITA HAIN GUSTUKOAK EZ DITUGUN INTSEKTU BATZUEN BISITA IZAN ERE! JANARIAK HAIN ZUEN USAIN GOXOA… ZENBAIT BITXITOK GUREKIN BAZKALDU NAHI IZAN ZUTELA!
AZKENEAN, LEHER EGINDA, AUTOBUSEAN ESERI ETA INDARRAK HARTU GENITUEN, GUTAKO BATEN URTEBETETZE FESTA ZAIN BAIKENEUKAN!
LANDAREAK
KAIXO KAIXO!
JAKINGO DUZUENEZ, LANDAREEN PROIEKTUA LANTZEN HASIAK GARA. AZKEN EGUNETAN, ESKU ARTEAN DITUGU LURRA, URA ETA HAZI EZBERDINAK. BAINA, GAURKOAN, HAIN GUSTUKO DUGUN SAHATSAGA PARKEAN HIRU ZUHAITZ LANDATZEKO AUKERA BIKAINA IZAN DUGU ZUEI, FAMILIEI, ESKER.
ZER HASIKO OTE DA AZKARRAGO, LANDATU DITUGUN ZUHAITZAK ALA GU?
3. HIRUHILEKO ABESTIAK
KAIXO FAMILIA!
HONA HEMEN 3.HIRUHILEKOAN ABESTU DITUGUN KANTAK. BEROTU AHOTSAK ETA ANIMATU GUZTIOK ABESTERA!
AQUARIUMERA IRTEERA
BA AL DA ASTELEHENA ASTEKO EGUNIK GOGORRENA DELA USTE DUENIK? ITURZAETAKO HH3, HH4, ETA NOLA EZ, HH5 URTEKO GUZTIOK EGUTEGIAN MODU BEREZIAN BOROBILDUTA DUGUN EGUNA DA PASA DEN ASTELEHENA. IRTEERA BAT EGITEKO IRRIKAZ GEUNDEN, ETA EZ DAGO DONOSTIAKO AQUARIUMEKO IRTEERA BAINA EDERRAGORIK.
SENTIMENDU NAHASI ASKO IZAN GENITUEN, URDURITASUNA, POZA, JAKINMINA, IKARA… BAINA SEKULAKO EGUN PASA EGIN GENUEN.
MOTXILAK HARTU ETA BI PISUTAKO AUTOBUSEAN SARTU GINEN, BATZUEN ESANETAN, LONDRESETIK EKARRITAKO AUTOBUSA OMEN ZEN!
DONOSTIARA IRISTEAN, ITSASOAREN BARRENEAN MURGILDU GINEN. HORI BAI MUNDU POLITA HORI! GAUZA PILA BAT IKASI ETA IKUSI GENITUEN, BAINA, BA AL DAKIZUE ZER IZAN ZEN GEHIEN TXUNDITU GINTUENA? JAKIN NAHI BADUZUE, GALDETU ZUEN SEME-ALABEI, EA ZER KONTATZEN DIZUETEN!
MUSIKA- UDABERRIKO JARDUERAK
Esteka: MAKETUME DANTZA
Dantza hau ikasten ari gara!
Antonelaren ipuin musikatuarekin ere Vivaldiren udaberria ezagutu dugu, ea txoriak entzuten dituzuen…
Ze musika tresnak egiten dute txorien soinua?
Esteka: VIVALDI -IDABERRIA
KAN KAN abestiarekin erritmoak ere landu ditugu!
Esteka: KAN KAN ERRITMOGRAMA
AGUR!
BALENCIAGA MUSEORA BISITA
Kaixo familia!
Atzoko eguna gainontzeko ostegunen antzera hasi bazen ere, hamaiketan ekintza berezi bezain polita egiteko aukera izan genuen. Izan ere, mundu guztian famatua den Cristobal Balenciagaren diseinuak ezagutzeko aukera izan genuen.
Juditek emandako azalpenak adi-adi entzun eta Balenciagak oihal ezberdinekin egindako arteaz gozatu genuen.
Baina, ez pentsa ikusi eta entzun bakarrik egin genuenik! Gu ere diseinatzaile izan ginen. Begira nolako kapa politak egin genituen!
ENGLISH- FINDING THE TREASURE WITH AVA
Hello everyone!!
This morning in our English lesson we have been playing with Ava to find the treasure.
Here you have some pictures: finding the treasure