HH5

IKASTURTE AMAIERA

KAIXO FAMILIA!

IKASTURTEARI AMAIERA EMAN DIOGU ETA HEMEN DITUZUE AZKEN EGUNETAN EGIN GENITUEN HAINBAT JARDUEREN ARGAZKI BATZUK.( UR FESTA, EMANALDIA ETA AZKEN EGUNEKO HAMAIKETAKO BEREZIA)

EDERKI IBILI GARA AZKEN EGUNETAN ETA DESKANTSATZEKO MOMENTUA IRITSI DA. 

 

                   

                       

                     

 

GOZATU UDA ETA BESARKADA HAUNDI BAT!!!

HH5

ORIORA IRTEERA

KAIXO FAMILIA:

A ZE IKASTURTE AMAIERA IZATEN ARI GAREN… HIRUGARREN IRTEERA EGITEKO AUKERA IZAN DUGU! BADAKIZUE ZENBAT GUSTATZEN ZAIGUN PARKEETAN JOLASTEA, BAITA HONDARRAREKIN JOLASTEA ERE… IMAJINA EZAZUE, ORDUAN, ZEINEN POZIK IBILI GINEN HONDARRETAN DAGOEN PARKE BATEAN JOLASTEN!

EGUN PASA POLITA IZAN GENUEN, HH3 ETA HH4 URTEKOEKIN GOZATUZ.

HONDARTZA ALDAMENEAN DAUDEN ANIMALIA DOTORE BATZUK IKUSI GENITUEN, BAITA HAIN GUSTUKOAK  EZ DITUGUN INTSEKTU BATZUEN BISITA IZAN ERE! JANARIAK HAIN ZUEN USAIN GOXOA… ZENBAIT BITXITOK GUREKIN BAZKALDU NAHI IZAN ZUTELA!

AZKENEAN, LEHER EGINDA, AUTOBUSEAN ESERI ETA INDARRAK HARTU GENITUEN, GUTAKO BATEN URTEBETETZE FESTA ZAIN BAIKENEUKAN!

HH5

LANDAREAK

KAIXO KAIXO!

JAKINGO DUZUENEZ, LANDAREEN PROIEKTUA LANTZEN HASIAK GARA. AZKEN EGUNETAN, ESKU ARTEAN DITUGU LURRA, URA ETA HAZI EZBERDINAK. BAINA, GAURKOAN,  HAIN GUSTUKO DUGUN SAHATSAGA  PARKEAN HIRU ZUHAITZ LANDATZEKO AUKERA BIKAINA IZAN DUGU ZUEI, FAMILIEI, ESKER. 

ZER HASIKO OTE DA AZKARRAGO, LANDATU DITUGUN ZUHAITZAK ALA GU?

HH5

3. HIRUHILEKO ABESTIAK

KAIXO FAMILIA!

HONA HEMEN 3.HIRUHILEKOAN ABESTU DITUGUN KANTAK. BEROTU AHOTSAK ETA ANIMATU GUZTIOK ABESTERA!

HH5

AQUARIUMERA IRTEERA

BA AL DA ASTELEHENA ASTEKO EGUNIK GOGORRENA DELA USTE DUENIK? ITURZAETAKO HH3, HH4, ETA NOLA EZ, HH5 URTEKO GUZTIOK EGUTEGIAN MODU BEREZIAN BOROBILDUTA DUGUN EGUNA DA PASA DEN ASTELEHENA. IRTEERA BAT EGITEKO IRRIKAZ GEUNDEN, ETA EZ DAGO DONOSTIAKO AQUARIUMEKO IRTEERA BAINA EDERRAGORIK.

SENTIMENDU NAHASI ASKO IZAN GENITUEN, URDURITASUNA, POZA, JAKINMINA, IKARA…  BAINA SEKULAKO EGUN PASA EGIN GENUEN.

MOTXILAK HARTU ETA BI PISUTAKO AUTOBUSEAN SARTU GINEN, BATZUEN ESANETAN, LONDRESETIK EKARRITAKO AUTOBUSA OMEN ZEN!

DONOSTIARA IRISTEAN,  ITSASOAREN BARRENEAN MURGILDU GINEN. HORI BAI MUNDU POLITA HORI! GAUZA PILA BAT IKASI ETA IKUSI GENITUEN, BAINA, BA AL DAKIZUE ZER IZAN ZEN GEHIEN TXUNDITU GINTUENA? JAKIN NAHI BADUZUE, GALDETU ZUEN SEME-ALABEI, EA ZER KONTATZEN DIZUETEN!

HH5

BALENCIAGA MUSEORA BISITA

Kaixo familia!

Atzoko eguna gainontzeko ostegunen antzera hasi bazen ere, hamaiketan ekintza berezi bezain polita egiteko aukera izan  genuen. Izan ere, mundu guztian famatua den Cristobal Balenciagaren diseinuak ezagutzeko aukera izan genuen.

Juditek emandako azalpenak adi-adi entzun eta Balenciagak oihal ezberdinekin egindako arteaz gozatu genuen.

  

Baina, ez pentsa ikusi eta entzun bakarrik egin genuenik! Gu ere diseinatzaile izan ginen. Begira nolako kapa politak egin genituen!

   

HH5

ALTXORRAREN BILA

Kaixo familia!

Asteazkenean gertatu zitzaigunaren berri ematera gatoz. Gelara sartzean, zapi gorriz betetako egurrezko kaxa bat ikusi genuen. Beste gelara sartzean, aldiz,  gure itsasontziaren lematik zintzilikatuta, botila bat topatu genuen, horren barruan mezu bat zegoelarik. Urduri samar bageunden ere, hori irakurtzea lortu genuen. Eta egia esan,  segituan jakin genuen zein zen gure eginbeharra: eskolara etorri zen pirata batek ezkutatutako altxorra topatzea!

Horretarako, Getariako kaleetan zehar ezkutatuko pista ezberdinak topatu behar izan genituen, horiek irakurri eta jarraian burutu  beharreko pausuak eman. Badirudi lan bikaina egin genuela, ongi lurperatuta zegoen altxorra bilatzea lortu baikenuen! Hamaiketako ederra irabazi genuen, txokolatezko urrezko txanponak eta piratek jan ohi zituzten gaileta gaziak! 

Gure ibilbidearen zenbait momentu ikusi nahi badituzue, klikatu beheko estekan! 

 

 

 

ALTXORRAREN BILA