LH2 · Sailkatu gabea

Beware of the pirates!

Hello hearties!

Proiektu honetan zehar piratei buruz hitz egiten aritu gara. Ingelesa ikasteaz gain, ondo pasatzeko denbora ere izan dugu!

Aspaldiko irla baten murala margotu genuen denon artean eta piraten mezu sekretuak irakurriz altxorraren bila aritu gara Beebot-arekin jolastu bitartean. 

Urte hau amaitzeko Escape room bat egin dugu, ikasitako jakintza guztiak aplikatu eta piraten altxorra topatzeko! Ze nolako talde lana egin duguna!

Hementxe hiruhileko honetako argazkitxo batzuk.

 

        

 

Ondo pasa udara, piratak!

LH2 · Sailkatu gabea

BAGOAZ!!! BAINA JOAN AURRETIK…

ERRONKA BAT: TEKLATUA MATXURATU EGIN ZAIT ETA MAIUSKULAK KATEATUTA GELDITU ZAIZKIT ETA EZIN IZAN DITUT GEHIAGO ERABILI. HORREGATIK BEHEKO TESTUAN DOZENA BAT AKATS DAUDE, GAI IZANGO OTE ZARA GAIZKI IDATZITAKO HITZAK AURKITZEKO? 

egun batean ama birjinaren moilara joan ginen gelan egindako aparejuekin arrantza egitera. eskerrak laguntzaileak izan genituen:  iñigo, agustin, edurne … gehien gustatu zitzaiguna arrantzan aritzea izan zen eta gutxien ezer ez arrantzatzea. baina hala ere, hurrengo egun batean may flowerren sekulako hamaiketakoa prestatu ziguten: sardinak eta zapua parrilan eta askoz gehiago! eskerrik asko, bihotz-bihotzez!!!!

                                                                                             

                                                                                                                   

                                                                    

LH2 · Sailkatu gabea

Erleak Iturraranen eta arrainak Kofradian

   Maiatzeko giro ederra aprobetxatuz, batetik Iturraran parkera bisita egin genuen eta erleei buruz asko ikasi ahal izan genuen; eta bestetik, Getariako Kofradiara irteera egin genuen eta sare-konpontzaileei ere bisita  egin genien. Bien bitartean, gelan, itsasoko izaki bizidun  pila eduki ditugu, gehienak Asierrek ekarrita. Eta beste egun batean, arraindegirako irteera aprobetxatuz Malkorbeko arkaitzetan utzi genituen bizitzen uzteko.  Ikusi-ikusi!

           

 

LH2

EZ EMAN HAUTATZEKO….

“Ez eman hautatzeko itsasoa edo lehorraren artian. Ez eman hautatzeko kresal usain edo zure grazia…” Getaria Herri Arrantzalea proiektuari hasiera eman diogu eta gaiarekin emozionatuta gabiltza: itsasontzien maketak, kainaberak, traolak … Bisitak ere izan ditugu: arrantzari buruzko azalpenak emanez Iñigo eta aitona Agustin,  “Itsasotik itsasoa” ipuina ere kontatu zigun Edurnek. Eta bien bitartean, begira  zelako kamiseta dotoreak diseinatu ditugun Cristobal Balenciaga museoan!

                                                                                                                

                                                                             

LH2

UR JOLASAK!

HEZIKETA FISIKOKO SAIOETAN  IKASTURTEA BEHAR BEZALA HASTEKO TALDE KOHESIORAKO ETA JOLAS KOOPERATIBOAK LANTZEN GABILTZA.

EGURALDI EDERRA APROBETXATUZ UR JOLAS KOOPERATIBOTAN IBILI GARA. EDERKI PASA DUGU MELA-MELA ETA BLAI BLAI!

 

IKUSI

 

Heziketa Fisikoko saioetan ikasturtea behar bezala hasteko talde kohesiorako eta jolas kooperatiboak lantzen gabiltza. Eguraldi ederra aprobetxatuz ur jolas kooperatibotan ibili gara. Ederki pasa dugu mela-mela eta blai-blai!