LH2

EZ EMAN HAUTATZEKO….

“Ez eman hautatzeko itsasoa edo lehorraren artian. Ez eman hautatzeko kresal usain edo zure grazia…” Getaria Herri Arrantzalea proiektuari hasiera eman diogu eta gaiarekin emozionatuta gabiltza: itsasontzien maketak, kainaberak, traolak … Bisitak ere izan ditugu: arrantzari buruzko azalpenak emanez Iñigo eta aitona Agustin,  “Itsasotik itsasoa” ipuina ere kontatu zigun Edurnek. Eta bien bitartean, begira  zelako kamiseta dotoreak diseinatu ditugun Cristobal Balenciaga museoan!