HH4

BUKATU DUGU DORTOKAREN PROIEKTUA!!!!

Zenbat ikasi dugun!!!
Badakigu lehorreko eta uretako dortokak existitzen direla eta munduko haundienak 2 metro eta erdi neurtzen dutela.
Dortoka hauen erreplika bat egitera ausartu gara eta lan pila bat egin dugu.
Zientzia espazioko gure dortokek ere badute izena iada; KAKATI eta LAUBOST.
Hauek zaintzen eta goxatzen dihardugu egunero. Pozik bizi dira gurekin!
Ondorengo bideoan, proiektuan bizitako zenbait momentu dituzue ikusgai.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EQQEU1kY-k5HlFOLKoE-VJgBs38bB0-U13ZEQkKCmFHnjQ?e=pwLMic

 

HH4

MAITE DITUT MAITE GURE BAZTERRAK!!

Hala zioen Mikel Laboak eta bere hitzak lapurtu ditugu. Zenbat maite ditugun eskola ondoko parkeko bazterrak!!! Hain urbil eta hain magikoak; ura, putzuak, baratza,belarra, loreak, zuhaitzak, adarrak, hostoak, xomorroak, lokatza, lurra, hondarra…dituena.

Zentzumenak piztu eta esploratu eta deskubritzera eramaten gaituena.

Ondorengo bideoan, parkean bizitzen ditugun zenbait momentuen irudiak ikusiko dituzue.

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EdRwEA545SVFiHxopIGQVt8BHHb2mnbJHF3MyxGsBZmAqA?e=f3axVr