Uncategorized

UXOTEGIRA BISITA

Gaur goizean goiz pasa Uxotegira joan gara. Landutako proiektuan teorian ikusitakoa,gaur bertatik-bertara ikusi dugu Uxuen laguntzaz; bertako animali ikusi eta landatuak dituzten hainbat  barazkiren inguruan azalpenak eman. Oso gustora ibili gara animaliekin eta baita gure artean jolasean ere. Milesker Uxotegikoei goiza hain polita egiteagaitik. 

Uncategorized

LIBURUAREN ASTEA

Liburuaren astearen barruan hainbat ekintza burutu ditugu; eta horietako bat 6.mailakoek eskeinitako saioa izan zen, alde batetik poesia ekitaldi labur bat eta bestetik, ipuin kontaketa. Ikasleak gustora egon ziren ikastetxeko zaharrenekin.