ENGLISH

BOOK WEEK

Hello, families! 

Liburuaren astea izan zen orain dela gutxi. Literaturaz eta ingelesaz gozatzeko, ingelesa ama hizkuntza duen LH1-eko guraso bat eta hizkuntza laguntzailea gonbidatu genituen ikasleei liburu bana irakurtzera. 

 

Abdierrek emozioei inguruko ipuina kontatu zien.

 

Errimaz beteriko ipuin polita kontatu zigun Niamh-ek.

 

Oso gustura egon ziren gure ikasleak eta eskerrak eman nahi dizkiegu, arratsalde zoragarria hau ahalbidetzeagatik!

 

 

Uncategorized

ITURRARANERA IRTEERA

Atzo iturraraneko parkera irteera izan genuen LH1 eta LH2ko ikasleak. Bertan erleen inguruko tailerra egin ondoren, benetako erlauntza bat ikusteko aukera izan genuen. Ikusgarria izan zen, nolako langile onak diren erleak!

Gero, parkean bazkaldu genuen eta jolasteko denbora ere izan genuen.

Mila esker Iturraran Parketxeko begiraleei, ederki pasa genuen!

Uncategorized

UXOTEGIRA BISITA

Gaur goizean goiz pasa Uxotegira joan gara. Landutako proiektuan teorian ikusitakoa,gaur bertatik-bertara ikusi dugu Uxuen laguntzaz; bertako animali ikusi eta landatuak dituzten hainbat  barazkiren inguruan azalpenak eman. Oso gustora ibili gara animaliekin eta baita gure artean jolasean ere. Milesker Uxotegikoei goiza hain polita egiteagaitik. 

Uncategorized

LIBURUAREN ASTEA

Liburuaren astearen barruan hainbat ekintza burutu ditugu; eta horietako bat 6.mailakoek eskeinitako saioa izan zen, alde batetik poesia ekitaldi labur bat eta bestetik, ipuin kontaketa. Ikasleak gustora egon ziren ikastetxeko zaharrenekin.