Atzo Balenciaga museora bisita izan genuen. Museoko areto ezberdinak bisitatu ondoren, ehungintza tailerra izan genuen! A ze artista kuadrilla!
Eguna: 2025-06-05
Herrian zehar bisita gidatua
“Getaria ezagutzen” proiektuari amaiera emateko asmoz, herrian zehar bisita-gidatua antolatu genuen eta gonbidapenak arrakasta izan zuen! Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi, oso gustora ibili ginen elkarrekin!