Azken asteotan Euskal mitologia lantzen aritu gara ikasgelan, gure kulturaren ondare garrantzitsu bat ezagutzeko eta balioesteko helburuarekin. Proiektu honen bidez, aspaldiko kondairak eta izaki mitologikoak ezagutu ditugu.
Proiektua amaitzeko, taldeka antolatu gara eta bakoitzak kontakizun bat prestatu dugu. Kontakizun horiek irudikatzeko, marrazkiak egin ditugu eta istorioei bizia emateko ahotsak grabatu ere. Jarraian duzuen estekan daude kontakizun hauek ikusgai.
Horretaz gain, euskal mitologiako pertsonaia nagusiak ere aurkeztu ditugu: Basajaun, Tartalo, Lamiak, Sorginak, Akerbeltz eta Mari.
Honekin, agur esaten diogu ikasketaz eta bizipenez beteriko urteari. 2026an gogotsu itzuliko gara proiektu berriekin.

Gozatu kondairetaz eta neguko opor zoriontsuak opa dizkizuegu!
