Ostiralero, gure ikasleak leiho eta geletan dauzkagun landare eta lore guztiak zientzia espaziora gerturatu eta txandaka zaintza lanetan jarduten dira; ureztatu, lainoztatu, aldaxkak eta haziak lorontzi berrietan landatu eta hosto eta lore lehorrak erretiratzen dituzte.
Ondoren garbiketa egiten dute; mahaiak txukundu, lurra erraztatu eta fregonarekin zorua garbitzen dute.
Udaberria oraindik sumatzen ez bada ere, lore berriak iritsi dira eskolara. Orain ezpata-lore edo gladioloak landatu dituzte. Egun hotzak alaitzeko, laster, gure leihoak koloredun lorez beteta ikusiko dituzue!!!!