HH4

ZIRKU MAITEA IKUSKIZUNA

Kaixo berriro ere denoi eta ongi etorri gure zirku maitea ikuskizunera! 

Lan asko egin dugu gure zirkua prestatzen; koreografiak, dantzak, akrobaziak, malabarak… Oso ondo pasa dugu elkarrekin  eta zirku proiektua ikuskizun zoragarri honekin amaitu dugu!

Eskerrak eman beharrean gaude ikusizunean laguntzen egon diren guztiei;

-Argazkilaria: Aritz

-Makilatzaileak: Elena eta Enara

-Musika: DJ Julen eta Mau

-Zuzeneko laguntzaileak: Itziar eta Joana

-Zirkuko material prestaketa: Aloña

GORA GURE ZIRKU MAITEA! 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/EdtygU4fJOxDgE3ir6N_t-0BVrL855CcZdpnIzplTc3Xyw?e=1NZFNf

 

HH4

ZIRKUA PRESTATEN HASI GARA!!

Kaixo berriro ere!!

Poliki-poliki otsailaren 18an 5 urtekoei eta LH 2.mailakoei egingo diegun zirko emanaldia prestatzen hasi gara!! A ze saltsa daukaguna hainbeste mozorro eta tresnekin! Pozik gabiltza entseguetan eta momentu oso dibertigarriak pasatzen ari gara! 

Hemen bidaltzen dizuegu gure ikuskizunaren entsegu zatitxo bat! Gozatu!

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/EVuOngxLRFhMjvHSobg90ZcBGxZvpIZx8TslbP1JvVYtnQ?e=bF7kJe

 

 

 

 

HH4

BAPATEKO IPUINAK

 

Zirkuko proiektuan lantzen gauden hiztegiko irudiak hartuz, ipuin dadoak sortu ditugu. Dadoak bota eta ateratzen diren irudien arabera, bapateko ipuinak sortzen ditugu.  Irudimena, ahozko adierazpena, bizipen fantasiatsua eta oro har hizkuntza lantzen dugu. Batzuetan ipuin parregarriak, besteetan ipuin lotsatiak…guztiak  ezberdinak eta originalak.

Ondoren, horietako batzuk entzungai dituzue beheko esteka honetan. Gozatu!

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/Eeex2XpzpHtJtpm3HtYkw0IBk2fhFTk-zge9H3OjWWWfwA?e=bLFUAA

 

HH4

ARGIA ETA ITZALAREN LEIHOAN JOLASEAN

 

Sorpresak atsegin ditugunez, gela bat,  magiko bihurtu digute eta itzalekin jolasean ibili gara; lagunen siluetak oihalaren atzean ikusirik, nor ote diren asmatzen, objetuak identifikatzen, antzerki motzak inprobisatzen, musika eta itzalekin dantzatzen…zirko txiki bat egiteko aukera ere izan dugu!!!

Argia eta itzala irudimenaren zubi eta bidaide, guztiok erakarri eta egin gaitu partaide!!!

HH4

BUKATU DUGU DORTOKAREN PROIEKTUA!!!!

Zenbat ikasi dugun!!!
Badakigu lehorreko eta uretako dortokak existitzen direla eta munduko haundienak 2 metro eta erdi neurtzen dutela.
Dortoka hauen erreplika bat egitera ausartu gara eta lan pila bat egin dugu.
Zientzia espazioko gure dortokek ere badute izena iada; KAKATI eta LAUBOST.
Hauek zaintzen eta goxatzen dihardugu egunero. Pozik bizi dira gurekin!
Ondorengo bideoan, proiektuan bizitako zenbait momentu dituzue ikusgai.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EQQEU1kY-k5HlFOLKoE-VJgBs38bB0-U13ZEQkKCmFHnjQ?e=pwLMic

 

HH4

MAITE DITUT MAITE GURE BAZTERRAK!!

Hala zioen Mikel Laboak eta bere hitzak lapurtu ditugu. Zenbat maite ditugun eskola ondoko parkeko bazterrak!!! Hain urbil eta hain magikoak; ura, putzuak, baratza,belarra, loreak, zuhaitzak, adarrak, hostoak, xomorroak, lokatza, lurra, hondarra…dituena.

Zentzumenak piztu eta esploratu eta deskubritzera eramaten gaituena.

Ondorengo bideoan, parkean bizitzen ditugun zenbait momentuen irudiak ikusiko dituzue.

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EdRwEA545SVFiHxopIGQVt8BHHb2mnbJHF3MyxGsBZmAqA?e=f3axVr

 

HH4

 


Kaixo, kaixo!

Hemen gaude 4 urteko haurrak.

Baino zeri begira?Auskalo!

Bakoitzak izango du bere misterioa. Ez bait gara berdinak, baino bai ameslariak, bakarrak eta errepikaezinak. Bide berbera daramagu baino pauso desberdina. Bakoitza bere berezitasunekin. Aniztasunak aberats egiten gaitu. Mundua irensteko gosez, gauza berriak ikasteko irrikaz. Batzuetan elkarrekin, besteetan bakarrik, hazteko eta ikasteko prest beti!!!