“Kezkamuxelak” ipuinaren protagonistari, kezkamuxela kuxinaren azpian gordeta, gaueko beldurrak uxatzen laguntzen omen zion. “Mattinen beldur-kutxa” ipuinean berriz, Mattin eta bere lagunei beraien beldurrak orri batean idatzi, beldurren kutxan sartu eta beldurrak baretzea laguntzen omen zien.
Guk bi aukerak eskeini dizkiegu eta biak egin nahi izan dituzte!! Bakoitzak orri pusketa batean bere beldurrak idatzi eta beldurren kutxan sartu dituzte. Kutxa, hurrengo ikasturterako gelan uztea erabaki dugu. Beldurrak bizi osorako bidelagun direnez, beldur gehiago azaldu ahala, beldur horiek orrian idatzi, kutxan sartu eta krix-krax ixten joan eta joango gara.
AGUR ESANGO DIEGU AURTENGO BELDURREI….AGUR BELDUR ETA JAN JOGURT!!!!