HH4

BUKATU DUGU DORTOKAREN PROIEKTUA!!!!

Zenbat ikasi dugun!!!
Badakigu lehorreko eta uretako dortokak existitzen direla eta munduko haundienak 2 metro eta erdi neurtzen dutela.
Dortoka hauen erreplika bat egitera ausartu gara eta lan pila bat egin dugu.
Zientzia espazioko gure dortokek ere badute izena iada; KAKATI eta LAUBOST.
Hauek zaintzen eta goxatzen dihardugu egunero. Pozik bizi dira gurekin!
Ondorengo bideoan, proiektuan bizitako zenbait momentu dituzue ikusgai.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EQQEU1kY-k5HlFOLKoE-VJgBs38bB0-U13ZEQkKCmFHnjQ?e=pwLMic

 

HH4

MAITE DITUT MAITE GURE BAZTERRAK!!

Hala zioen Mikel Laboak eta bere hitzak lapurtu ditugu. Zenbat maite ditugun eskola ondoko parkeko bazterrak!!! Hain urbil eta hain magikoak; ura, putzuak, baratza,belarra, loreak, zuhaitzak, adarrak, hostoak, xomorroak, lokatza, lurra, hondarra…dituena.

Zentzumenak piztu eta esploratu eta deskubritzera eramaten gaituena.

Ondorengo bideoan, parkean bizitzen ditugun zenbait momentuen irudiak ikusiko dituzue.

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EdRwEA545SVFiHxopIGQVt8BHHb2mnbJHF3MyxGsBZmAqA?e=f3axVr

 

HH4

 


Kaixo, kaixo!

Hemen gaude 4 urteko haurrak.

Baino zeri begira?Auskalo!

Bakoitzak izango du bere misterioa. Ez bait gara berdinak, baino bai ameslariak, bakarrak eta errepikaezinak. Bide berbera daramagu baino pauso desberdina. Bakoitza bere berezitasunekin. Aniztasunak aberats egiten gaitu. Mundua irensteko gosez, gauza berriak ikasteko irrikaz. Batzuetan elkarrekin, besteetan bakarrik, hazteko eta ikasteko prest beti!!!