Uncategorized

Zirkuko malabaristak bihurtu gara!

Iritsi da zirkua Iturzaetara! LH3koak malabarista bihurtu gara egun batez. Pajaritak jantzi eta gure abileziak erakutsi ditugu han eta hemen! 

Kiroldegian gure uztai eta arrozezko bolak airean jarri ditugu eta ondoren “Ardi beltzak” dantzatu dugu. Primeran atera zaigu! Hamaiketako gozo-gozoa jan ondoren, LH6koek prestaturiko jolasetan oso ondo pasatu dugu. Eskerrik asko denoi!

Festa hasi besterik ez da egin! Asteburu luze koloretsua opa dizuegu denoi!

LH2 · Uncategorized

Kartetan jolastu nahi?

 Ostiral arratsaldeak kartetan  jolasteko erabiliko ditugu, karta joku desberdinak ikasiko ditugu; puntuan, seiko urrea, eskoba… horretarako irakasle ezinhobeak izan ditugu LH4 ko ikasleak, hain zuzen ere.  Etxean ere gonbidatzen zaituztegu zuen seme-alabekin kartetan aritzea eta bide batez  ondo pasatzea!!

 

           

 

Uncategorized

ITURRARANERA IRTEERA

Atzo iturraraneko parkera irteera izan genuen LH1 eta LH2ko ikasleak. Bertan erleen inguruko tailerra egin ondoren, benetako erlauntza bat ikusteko aukera izan genuen. Ikusgarria izan zen, nolako langile onak diren erleak!

Gero, parkean bazkaldu genuen eta jolasteko denbora ere izan genuen.

Mila esker Iturraran Parketxeko begiraleei, ederki pasa genuen!

Uncategorized

UXOTEGIRA BISITA

Gaur goizean goiz pasa Uxotegira joan gara. Landutako proiektuan teorian ikusitakoa,gaur bertatik-bertara ikusi dugu Uxuen laguntzaz; bertako animali ikusi eta landatuak dituzten hainbat  barazkiren inguruan azalpenak eman. Oso gustora ibili gara animaliekin eta baita gure artean jolasean ere. Milesker Uxotegikoei goiza hain polita egiteagaitik. 

Uncategorized

LIBURUAREN ASTEA

Liburuaren astearen barruan hainbat ekintza burutu ditugu; eta horietako bat 6.mailakoek eskeinitako saioa izan zen, alde batetik poesia ekitaldi labur bat eta bestetik, ipuin kontaketa. Ikasleak gustora egon ziren ikastetxeko zaharrenekin. 

Uncategorized

LIBURUTEGIRA BIXITA

Aurten ostegunetan joaten gara (hilabetean behin) herriko liburutegira bisita eta irakurketa saioa egitera. Ikasleak gustora joaten dira eta ederki aprobetxatzen dute liburu berriak begiratu eta irakurtzeko.