Uncategorized

ITURRARANERA IRTEERA

Atzo iturraraneko parkera irteera izan genuen LH1 eta LH2ko ikasleak. Bertan erleen inguruko tailerra egin ondoren, benetako erlauntza bat ikusteko aukera izan genuen. Ikusgarria izan zen, nolako langile onak diren erleak!

Gero, parkean bazkaldu genuen eta jolasteko denbora ere izan genuen.

Mila esker Iturraran Parketxeko begiraleei, ederki pasa genuen!