Kaixo:
Aste honetan, HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak Aquariumera joan gara . Bertan katuarraiak, pailaso arrainak, olagarroak, itsas zaldiak, itsas izarrak, marrazoak, manta arrainak, tollak…ikusteko aukera izan dugu.Ederki pasa dugu!!!
Kaixo:
Aste honetan, HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak Aquariumera joan gara . Bertan katuarraiak, pailaso arrainak, olagarroak, itsas zaldiak, itsas izarrak, marrazoak, manta arrainak, tollak…ikusteko aukera izan dugu.Ederki pasa dugu!!!
Hello everyone! đź‘‹đź‘‹đź‘‹đź‘‹đź‘‹
This term the story we have been learning has been “Where’s my mummy?”.
The little chick is trying to find mummy.
“Hello!! Are you my mummy?”
“No, I’m not your mummy. I’m a cow”…
…
Will the little chick find mummy?
Enjoy the videos!
HH 4A: video
HH 4B: video
OOOHHH!
-Mundu magikoa al da?
-Ikusten al dituzue kolore txuria eta kolore fosforitoak nola ikusten diren?
-Lanparako bonbila txuriaren ordez, bonbila beltza dago!
-Argi magikoa ote da?
Gela ilunpean aurkitu eta beraien kabuz argi beltzaren efektua deskubritu dute; plastilina eta mozorro distiratsuekin, tenpera eta errotulagailu fosforitoekin…
Asko gozatu dugu guztiok! Ea zuei ere guri beste gustatzen zaizuen!
Kaixo berriro ere denoi eta ongi etorri gure zirku maitea ikuskizunera!
Lan asko egin dugu gure zirkua prestatzen; koreografiak, dantzak, akrobaziak, malabarak… Oso ondo pasa dugu elkarrekin eta zirku proiektua ikuskizun zoragarri honekin amaitu dugu!
Eskerrak eman beharrean gaude ikusizunean laguntzen egon diren guztiei;
-Argazkilaria: Aritz
-Makilatzaileak: Elena eta Enara
-Musika: DJ Julen eta Mau
-Zuzeneko laguntzaileak: Itziar eta Joana
-Zirkuko material prestaketa: Aloña
GORA GURE ZIRKU MAITEA!
Kaixo berriro ere!!
Poliki-poliki otsailaren 18an 5 urtekoei eta LH 2.mailakoei egingo diegun zirko emanaldia prestatzen hasi gara!! A ze saltsa daukaguna hainbeste mozorro eta tresnekin! Pozik gabiltza entseguetan eta momentu oso dibertigarriak pasatzen ari gara!
Hemen bidaltzen dizuegu gure ikuskizunaren entsegu zatitxo bat! Gozatu!
Zirkuko proiektuan lantzen gauden hiztegiko irudiak hartuz, ipuin dadoak sortu ditugu. Dadoak bota eta ateratzen diren irudien arabera, bapateko ipuinak sortzen ditugu. Irudimena, ahozko adierazpena, bizipen fantasiatsua eta oro har hizkuntza lantzen dugu. Batzuetan ipuin parregarriak, besteetan ipuin lotsatiak…guztiak ezberdinak eta originalak.
Ondoren, horietako batzuk entzungai dituzue beheko esteka honetan. Gozatu!
Sorpresak atsegin ditugunez, gela bat, magiko bihurtu digute eta itzalekin jolasean ibili gara; lagunen siluetak oihalaren atzean ikusirik, nor ote diren asmatzen, objetuak identifikatzen, antzerki motzak inprobisatzen, musika eta itzalekin dantzatzen…zirko txiki bat egiteko aukera ere izan dugu!!!
Argia eta itzala irudimenaren zubi eta bidaide, guztiok erakarri eta egin gaitu partaide!!!
Zenbat ikasi dugun!!!
Badakigu lehorreko eta uretako dortokak existitzen direla eta munduko haundienak 2 metro eta erdi neurtzen dutela.
Dortoka hauen erreplika bat egitera ausartu gara eta lan pila bat egin dugu.
Zientzia espazioko gure dortokek ere badute izena iada; KAKATI eta LAUBOST.
Hauek zaintzen eta goxatzen dihardugu egunero. Pozik bizi dira gurekin!
Ondorengo bideoan, proiektuan bizitako zenbait momentu dituzue ikusgai.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.
Hala zioen Mikel Laboak eta bere hitzak lapurtu ditugu. Zenbat maite ditugun eskola ondoko parkeko bazterrak!!! Hain urbil eta hain magikoak; ura, putzuak, baratza,belarra, loreak, zuhaitzak, adarrak, hostoak, xomorroak, lokatza, lurra, hondarra…dituena.
Zentzumenak piztu eta esploratu eta deskubritzera eramaten gaituena.
Ondorengo bideoan, parkean bizitzen ditugun zenbait momentuen irudiak ikusiko dituzue.
Kaixo, kaixo!
Hemen gaude 4 urteko haurrak.
Baino zeri begira?Auskalo!
Bakoitzak izango du bere misterioa. Ez bait gara berdinak, baino bai ameslariak, bakarrak eta errepikaezinak. Bide berbera daramagu baino pauso desberdina. Bakoitza bere berezitasunekin. Aniztasunak aberats egiten gaitu. Mundua irensteko gosez, gauza berriak ikasteko irrikaz. Batzuetan elkarrekin, besteetan bakarrik, hazteko eta ikasteko prest beti!!!