HH5

MUNDUKO HERRIAK PROIEKTUA

Ikasturtea bukatzen, udarako oporrak iristear…eta gu munduko zein herrialde ezagutu nahi dugun pentsatzen!

Zuei esker, herrialde berri asko ezagutu ditugu. Gastronomian (Errumaniako cletite, Senegaleko beñe eta bissap, Uxotegiko taloak “tozinetarekin”, Zizurkilgo amonaren membrilloa…)

Herrialde desberdinetako dantzak dantzatu, etxe mota desberdinak ikusi, jantzi tipikoak ezagutu eta jaialdirako josi ere egin ditugu!!

 

Bisitak ere eduki ditugu, herrialde ezberdinetako kontutxoak ezagutzeko!! Eskerrik asko den-denei!!!Senegal, Kolombia, Mexiko….

Munduko bolan denak kokatzen ikasi dugu!

“Twister” jolasa egiteko, argi eta itzalarekin, munduko mapa kalkatu, kontinenteak margotu eta…itzel pasa dugu!!!Eskubiko eskua Ozeanian, ezkerreko hanka Afrikan…

 

Landutako  herrialdeen banderen pegatinak sortu eta pasiloan dugun munduko beste mapan, pegatina bakoitza, dagokion tokian itsatsi dugu.

Munduko herrialdeetako “memory” jolasa, familien karta jolasa eta hiztegia lantzeko,  herrialdeen izenen silabak dantzan ipini ditugu.

Bolibiako haizezko flauten (zampoña) erreplikak egin ditugu banbu makiltxo eta artileekin.

                                ELKARTU DITZAGUN GEURE ESKUAK ETA ESAN….ZEIN HERRIKOA GAREN!!!!!

HH5

ORIORA IRTEERA

 

 

 

Aurreko ostegunean, eguraldiak azkenean lagunduta, Oriora joan ginen egunpasa!

Motxilak bizkarrean, txapelak buruan…eta autobusean kantu kantari abiatu ginen.

 

 

Hondarretan lagunekin goxatuta, parkean gora eta behera…Eguna izugarri gozatu genuen.

Itzulera bidean bat baina gehiago lo gelditu zen goxo-goxo.

 

 

 

HH5

OSTIRALETAN LANDARE ETA LORE ZAINTZA

Ostiralero, gure ikasleak leiho eta geletan dauzkagun landare eta lore guztiak zientzia espaziora gerturatu eta txandaka zaintza lanetan jarduten dira; ureztatu, lainoztatu, aldaxkak eta haziak  lorontzi berrietan landatu eta hosto eta lore lehorrak erretiratzen dituzte.

Ondoren garbiketa egiten dute; mahaiak txukundu, lurra erraztatu eta fregonarekin zorua garbitzen dute.

 

Udaberria oraindik sumatzen ez bada ere, lore berriak iritsi dira eskolara. Orain ezpata-lore edo gladioloak landatu dituzte. Egun hotzak alaitzeko, laster,  gure leihoak koloredun lorez beteta ikusiko dituzue!!!!

HH5

BADATOZELA INAUTERIAK!!!!!!

Festarako eta inauterietarako gogoa nabari da eskolan!!!

Prestaketekin hasi gara. Pertsonai ugari ezagutu ditugu; ziripot potolontzioa, miel otxin gaiztoa, zaldiko, joaldunak….

Guk lamiak aukeratu ditugu!

Pelukak egin ditugu guztion artean metro erdiko artile ileak moztuz.

Txirikordak egiten ere ikasi dugu gerrikoak egin ahal izateko.

TXIRIKORDAK EGITEN BIDEOA

Inauteri ezberdinen ospakizunen bideoak ikusi eta beraien pertsonaiekin hiztegi jolasak sortu ditugu.

 

“Gure txeru” dantza taldekoen bisita ere izan dugu eta inauterien inguruko azalpenak eman, lamien dantza erakutsi eta beraiek sortutako mozorroak probatzen utzi digute.

Makilen soinua entzun duzue?….Gu gara!!!Lamiak dantzan gabiltza!!!

Gure lema:   LAMIAK!    DANTZAN!     GETARIKO!     INAUTERIETAN!

 

 

HH5

PROIEKTUA: GAU BELTZA

 

                                                

Eskulan bat egiteko kalabaza pipak behar genituen,  horren harira kalabazen inguruko galderak egiten hasi eta gau beltza edo arimen gaua ospatzera iritsi ginen. Saguzarrekiko interesa ere piztu zitzaien eta horrela borobildu eta bukatutzat eman genuen  gure proiektua. Emozioak ikutu, kalabazak hustu ondoren bizkotxoa egiteko, kalabaza motak ikasi,  gau beltza ospatu, gau beltzaren kantak dantzatu, saguzarren inguruan ikasi eta saguzahar erraldoi bat ekoiztu genituen. 

                                                                                                   XANDULI MANDULI KIRRIKIKI

                                                                                                          EMAN JATEKOA GURI!!!!

 

                   

 

       

 

                

 

       

 

 

 

 

HH5

1.HIRUHILEKO ABESTIAK

Kaixo familiak:

Hemen dituzue hiruhileko honetan abesten eta dantzatzen  ari garen doinuak.

Ea etxean ere abesteko aukera duzuen!!!!

MARITXIPI

URTARRILEAN JAIO DENA

ERREKINA

ANIMEN GAUA

XANDULI  MANDULI

EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

NEGUA IRITSI DA