HH4

GAU BELTZETIK ARMIARMARA

Egunerokoan gertatzen den modura, askotan hasiera zein den jakin arren, amaieraren arrastorik ez dugu izaten. Proiektu honekin gauza bera gertatu zaigu. Eskulan bat egiteko erabili genituen kalabaza pipak izan ziren bide honen hasiera markatu zutenak. Pipek kalabazara bultzatu gintuzten, horrekin esperimentatzen genuen bitartean, bizkotxo goxo bat ere egin genuelarik. Mmm, zein usain eta zapore goxoa! Kalabazatik Gau Beltzera igaro ginen. Euskal Kulturako festa honen inguruan ikasi ondoren, haurrek honekin lotzen duten animalia batenganako interes handia zutela ikusi eta…armiarma lantzeari ekin genion. Eskulan ezberdinak egin ditugu, baita pila bat ikasi ere! Guk bezain beste jakin nahi? Entzun arretaz zuen seme-alabek etxera eramaten ari diren liburuxkaren inguruko azalpenei!

 

 

 

HH4

HIRUHILEKO ABESTIAK

Kaixo familia:

Hona hemen hiruhileko honetan abesten eta dantzazen ari garen abestiak.

BURUAN JANTZI DUT

SAGU TXIKI

SAGARRA ZINTZILIK

ASTEKO EGUNAK

1, 2, 3, 4

BEHIN JOAN NINTZEN

ANIMEN GAUA

HH3

ORIO PETROLIO

Kaixo familia!

Ostiralean, ikasturteari amaiera emanez, egun pasa ederra igaro genuen lagun artean Orion. Hodartza ondoko parkera bidean patatero asko aurkitu genituen, oilo, oilar baita oilo bereziak ere. Hamaiketako goxoaren ondotik parkean jolastu genuen erdi ondoratutako barkuaren inguruan. Etxera bueltatu aurretik Galderri ia-ia sokatiran irabazi genion! Hurrengoan bai!

Primerako eguna izan zen!

HH3

TXMELETAK JAIO ZAIZKIGU

KAIXO FAMILIA!

Tximeletaren proiektuarekin aurrera goaz eta gaurkoan tximeleten jaiotzen berri eman behar dizuegu. Lehen bi tximeletak jaio zaizkigu.  Proiektuan zehar ikerketa lanean ibili ondoren tximeleten zikloa, anatomia, motak, elikagaiak…ezagutu ditugu  eta orain bertatik bertara ikusteko aukera dugu. Lupa eta mikroskopio digitalaren bidez gure tximeleten antenak, begiak, hegalak…ikusi ditzakegu eta beste intsektuekin alderatu ere bai. 

Bidean kezka gehiago sortu zaizkigu: Gorriz margotuta zegoen beldarrari zer gertatuko zaio? Zergatik ez dute hegan egiten gure tximeletek?… Ea galdera hauei erantzuteko  gai garen. Bitartean jolasten jarraitzen dugu!

 

HH3

3.HIRUHILEKO ABESTIAK

KAIXO FAMILIA!

ETXEAN ERE ENTZUN ETA ABESTU DITZAZUEN JARRAIAN ESKAINTZEN DIZKIZUEGU GELAN ABESTEN DITUGUN 3.HIRUHILEKO ABESTIAK.

HH3

TXIMELETA

KAIXO FAMILIA!

DAKIZUEN BEZALA TXIMELETAREN PROIEKTUARI EKIN DIOGU.  IAZ GURE TXIMELETEK JARRITAKO ARRAUTZETATIK BELDARRAK JAIO ZAIZKIGU ETA MASUSTAONDOKO HOSTOAK JATEN IBILI DIRA KUSKUA EGIN DUTEN ARTE. BADAKIGU TXIMELETA BIHURUTUKO DIRELA BAINA TXIMELETA GUZTIAK BERDINAK AL DIRA? ZER JATEN DUTE? NOLA?… GALDERA GUZTI HAUEK ERANTZUN ASMOTAN GABILTZA. 

DAGOENEKO PROIEKTUAREN TXOKOA HORNITZEN ARI GARA ZUEK ETXETIK EKARRITAKO MATERIALAREKIN. 

DENON EKARPENEKIN PROIEKTUA ABERASTEN DUGU. 

MILA ESKER

 

HH3

A ZER ABENTURA!

KAIXO FAMILIA,

“A ZER ABENTURA”         ESAN DUTE GURE TXIKIEK GAURKO IRTEERA EGIN OSTEAN.

GETARIAKO MOILARA JOAN GARA. BERTATIK BERTARA IKUSI DITUGU PEDRO JOXE BERRIA, KAXIMIRONA, SANTA LUZIA HIRU, SANTANA BERRIA, KANTAURI…GURE GETARIAKO BAPOREAK IKUSTEKO AUKERA IZAN DUGU.

ESKOLAKO ATARITIK IKUSTEN DITUGU ARRANTZAONTZIAK. RADARRARI JARRAITUZ GURE BAPOREAK NON DABILTZAN IKUSTEKO AUKERA IZATEN DUGU. GAUR EZ DIRA ARRANTZARA IRTEN ETA EGURALDIA LAGUN IZAN DUGU HALAKO IRTEERA POLITA  LAGUN ARTEAN EGITEKO. IKUSGARRIAK DIRA BENETAN GURE HERRIKO BARKUAK!

ARRAIAK EZ DITUGU MOILAN IKUSI, BAI ORDEA ARRAINDEGIAN. NIEVESEK GURE ARRANTZALEEK ARRANTZATUTAKO LEGATZA, KRABARROKA, OILARRA, MIHI ARRAINA BAITA BERDELA ERE MOSTRADOREAN ZITUEN SALTZEKO PREST.

ARRANTZA PROIEKTUARI AMAIERA EMATEKO EZINBESTEKO IRTEERA. MOILAN TOPATU DITUGUN ARRANTZALE BATZUEI ESAN DIEGUN BEZALA….DAGOENEKO ARRANTZARAKO IRRIKA SARTU ZAIE GURE HAUR ETA EZ HAIN HAURREI!

 

 

 

 

HH3

Gelatina

Arratsalde on!

 

Ikusiz, ikutuz, usainduz eta  dastatuz guretzat berria zen gelatinarekin esperimentatzen ibili gara. Sentsazio desberdinak hauteman ditugu eta itsasoko animaliak gelatina artetik arrantzatu ditugu, baita hondoratu ere.

GELATINA