LH2

Hondarribira lo egitera

Pasa den astean Hondarribira joan ginen lo bat egitera.  Ostegun goizean Juan Sebastian Elkano Aterpetxeko parkean jolasten ibili ginen. Bazkaldu ondoren, eguzkitako krema ondo eman eta hondartzara abiatu ginen, egiten zuen beroarekin ez ginen uretatik atera, ia ezkatak ateratzeraino! Afalostean linternak hartu eta gaubelan dantza eta kanta gozatu genuen; eta lotarako orduan batzuk lagunekin irakurtzeko tartea ere hartu zuten.  Hurrengo goizean jolasak egin genituen txokotan eta arratsalderako neka-neka eginda Getariara bueltatu ginen. 

 

VID_20260528_221606.mp4

 

LH2

Zarautz Jauregia

“Getaria ezagutzen” proiektuarekin hasita gaudenez ostiralea informazio bila atera ginen turismo bulegora. Hau Kale Nagusian, elizaren ondoan dagoen Zarautz Jauregian dago. Irteera oso aberasgarria izan zen, Getariako plano bana lortzeaz gain, eraikinean zehar bisita egin genuelako  hainbat gauza ikusiz: erakusketa, lehen mundu bira…

 

LH2

ENJOY THE SPRING BREAK

Iritsi dira oporrak eta eman diogu amaiera ingeleseko azken proiektuari ere:  “The body and the five senses”. Gustura aritu gara gure gorputzari buruz, jarduera osasuntsuei buruz eta zentzumenei buruz ingelesez gehiago ikasiz.

ENJOY THE SPRING BREAK ETA BUELTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

 

 

LH2

UDAZKENA BADOA

Udazkenari Donostiako Zinemaldiarekin eman genion hasiera, TOTORO filma ikusi genuen eta ondoren Oriora joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Geroago, azaroan, Iturraranera bisita egin dugu erleei buruz gehiago ikasteko. Bertan pista jolasean aritu ginen eta argizariarekin kandela bat egin genuen. Pena eguraldi txarragatik lehenago bueltatu ginela eskolara!

My Neighbor Totoro New Pictuha: New Edition (My Neighbor ...  

LH2

URAREKIN MUSIKA EGIN DAITEKE?

Uraren proiektuaren harira, gaurko musika saioan udazkeneko hotsak zeintzuk izan daitezkeen zehazteaz gain (txoriak, haizea, trumoia, euria, hosto lehorren zapalketa…), urarekin musika egin daitekela baieztatu dugu. Vanuatuko emakumeak ikusi ditugu urarekin musika egiten eta koloreztatutako baita Do-ren eskalan afinatutako ur potetxoekin jolasean ibili gara.Gora musika!