Aurten berriro Iturraranera joan gara, oraingo honetan ogiaren tailerra egin dugu; beheko errota bisitatu, ogia nola egien den ikasi… eta etxera guk diseinatutako ogi batekin bueltatu! egun ederra izan genuen eguraldia ere lagun genuela.


Aurten berriro Iturraranera joan gara, oraingo honetan ogiaren tailerra egin dugu; beheko errota bisitatu, ogia nola egien den ikasi… eta etxera guk diseinatutako ogi batekin bueltatu! egun ederra izan genuen eguraldia ere lagun genuela.


Uraren proiektuaren barruan, ikastetxe inguruan kokatuta dagoen baratza ikustera hurbildu ginen. Bertan, Edurnek, duen baratzaren inguruan azalpenak eman zizkiguten eta urak duen garrantzia azpimarratu zuen. Irteera interesgarria benetan! Gustora ibili ziren uzta jasotzen!

Ikasturte berri bat hasi dugu eta pixkanaka bagoaz erritmoa berriro ere hartzen. Gaur San Anton mendira etorri gara pixkat jolastu eta lagun artean disfrutatzera. Egun zoragarria izan dugu eta egia esan oso gustora pasatu dugu goiza.

Ikasleek asko gozatu zuten Hondarribiako irteeran. Giro polita izan genuen eta ikasleak ere primeran ibili ziren. Hurrengo urtean errepikatzeko gogoz geratu dira.

Atzo goizean eguraldi ederrarekin Uxotegira joan ginen Bizitza osasuntsu proiektuaren barruan bixita egitera. Bertako animalia eta barazki desberdinak ikusi eta beraien inguruko azalpenak jaso genituen. Milesker Uxune zure atentzio eta pazientziagatik!

Eskerrik asko eskolara ipuinak kontatzera gerturatu zareten gurasoei, gustora entzun ditugu kontatutako ipuinak.
Milaesker!!
Proiektu berriarekin hasi gara: LANBIDEAK . Lanbide desberdinak ezagutzen ari gara, hau dela eta,gonbidatu ditugu gurasoak beraien lanbideak guri azaltzera. Umeak oso gustora egon dira azalpenak entzuten eta galderak egiten.
Milesker etortzen ari zareten guztioi!

Kaixo lagunak!
LH1eko ikasleok igeriketa ikastaroan ari gara otsailaren 11tik martxoaren 11ra bitartean. Oso esperientzia polita izaten ari da eta asko ari gara ikasten.
Ziur gaude amaieran benetako igerilariak izango garela!
Animo, LH1! 💙

Azken asteetan familiaren gaia aitzakiatzat hartuta, familieako kideen izenak, etxeko leku ezberdinak eta bertan egiten diren ekintzak lantzen aritu gara ingeleseko saioetan. Landutako egiturak praktikan jartzeko, argazkian agertzen diren jolasa eta “Where is Teddy?” ipuina sortu ditugu etxean elkarrekin ingelesez jolastu dezazuen.
Hemendik udaberriko oporrak bitartean berriz, “Washing line” ipuina abiapuntutzat hartuta hiztegi eta egitura berriak lantzen arituko gara.

