Kaixo familia!
Azken aste hauetan lan eta lan aritu gara gure “Arrantza antzerkiak” prestatzen.
Aurreko ostiralean egin genuen saioa partekatzen dizuegu azpiko esteka honetan.
Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Kaixo familia!
Azken aste hauetan lan eta lan aritu gara gure “Arrantza antzerkiak” prestatzen.
Aurreko ostiralean egin genuen saioa partekatzen dizuegu azpiko esteka honetan.
Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Maiatzaren 29an, asteazkena, Donostiako Kristina Enea parkera joan ginen. Basoan sartu bezain laister, “Txingu” ezagutu genuen, bertan bizi den iratxo bat. Bere etxea zuhaitzak dira eta, hosto eta zuhaitzetako fruituak jaten dituela kontatu zigun. Txinguk, bere baso polita ere erakutsi zigun, baita bertan dauden hainbat gauza; zuhaitzak, animaliak, intsektuak… Lehendabizi esan ziguna, zera izan zen: basoan zehar ezagun batekin ibiltzea komeni dela, bertan galtzen diren ume eta helduak bertan gelditzen direlako betirako.
Basoan gora eta behera ibili ginen, hainbat bidezidorretatik. Laku handi batean pila bat ahate zeuden eta Txinguk ahate arra eta emea bereizten erakutsi zigun. Ahate guztiak marroixkak jaiotzen direla baina hazi ahala buruko kolorea aldatuz joaten direla ere kontatu zigun. Burua urdin-berdexka izanez gero arrak direla, eta aldiz, burua marroixka gelditzen zaienak, emeak. Aintziraren beste aldean zisneak ere bazeuden.
Basoan zehar zegoen bidezidor batean sartuaz batera, zuhaitzen inguruko informazio ugari eman zigun eta hiru zatitan banatzen dela azaldu zigun: sustraiak, enborra eta adar-hostoak. Txinguk, aipatu zigun, sustraiak ura xurgatzeaz arduratzen direla, enborrak ura garraiatzeaz eta adar-hostoak sukaldatzeaz.
Horrez gain, zuhaitzei besarkatzea gustatzen zaiela eta kilimak egitea. Zuhaitzak beraien artean sustraien bidez besarkatzen eta kilimatzen dira, baina Txinguk guk nola egin behar dugun erakutsi zigun: Kilimak, salto txikiak edo korrika suabe eginaz.
Ibilbidean zehar, Txinguk bere bi lagun aurkeztu zizkigun: ipuin kontalaria eta Pedro(zuhaitza). Ipuin kontalariak , ipuin labur bat kontatu zigun, aldiz Pedrori “Zorionak Zuri” abestu genion. 100 urte betetzen ditu eta guztion artean zaindu behar dugula kontatu zigun. Lagunak ezagutu ondoren, intsektuen hotela erakutsi zigun. Intsektuak eguraldi txarra dagoenean eta, lo egin nahi dutenerako etxetxo bat daukate eginda; ikaragarri gustatu zitzaigun.
Primeran pasatu genuen Txingurekin Kristina Eneako basoa ezagutzen. Ondoren, gure kabuz basoa arakatzen eta gozatzen aritu ginen.
Kaixo!!
Aurreko ostiralean Oriora egin genuen irteerako bideotxo bat duzue ikusgai beheko estekan.
Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Aita Mari erreskate ontzia, Getariko portura iritsi da eta HH4ko ikasleak, gaur goizean bisitatzeko aukera izan dugu.
Aita Mari laguntza humanitarioko itsasontzia da. Migratzaileen eta errefuxiatuen errealitateari buruz hitzegin digute. Erreskatatzen dituzten migratzaileen toki berean eseri gaituzte eta erreskatatzen dituztenean; janaria, mantak, sendagaiak eta arropa lehorra nola eskeintzen dizkieten kontatu digute.
Ontzi guztia erakutsi ondoren, beraien jangelara gonbidatu gaituzte, txokolatina bana oparitu digute eta guk beraiei “Joxe Mielen batela” abestu diegu.
AUPA JOXE MIEL ETA AITA MARI!!!!
ARRANTZA
Arrantza proiektuarekin aritu gara hiruhileko honetan.
Portura egin ditugun irteerekin eta familien bisitekin baporeen joan-etorriak, arrain motak, baporearen zatiak, txalupak, arrantzarako materialak… ikusi eta ikasi ditugu.
Asko gozatu dugula esan behar dugu!
Familien partehartzea zoragarria izan da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Proiektuari lotutako bizipen eta pasarte guztiak, beheko bideotxo honetako esteka honetan dituzue ikusgai.
Gozatu!
Kaixo familia:
Hemen dituzue hiruhileko honetan, abestu, dantzatu eta asmatu ditugun abesti, olerki eta asmakizunak. Gehienak, zuen seme alaben ahotsekin grabatuak daude. Gozatu!!!
Aurtengo inauterietan Haur Hezkuntzako ikasleek beraien etxeetatik ekarritako trapu zaharrekin mozorroak sortu egin behar zituzten. Zertaz mozorrotu nahi duzue ? “ni espidermanetaz!”, “ni pirataz!”, “nik erregea izan nahi dut!”.
Mozorroak prestatu ahal izateko, osagarriak nola egin pentsatu eta egiteari ekin diogu; kapak, karetak, gerrikoak, koroiak….
Mozorroak prestatzen asko gozatu dugu!!!
Eguraldi ona aprobetxatuz, hondartzara joan gara jolastera.
Beheko loturan duzue ikusgai pasa dugun goiz eder honen bideotxo labur bat.