Ostiralean, “ARGI BELTZA” tailerraz gozatu genuen. Gelara sartu eta guztia iluna egon arren, elementu txuriek naiz fosforitoek, argitasun berezia eskeintzen ziguten. Zentzumenen espazio honetan, ikasleak, argiaren bidez MUNDU MAGIKO batean sartu ziren.
Haurren harridura aurpegiak ikustea itzela izan zen!!!
Sortzera eta deskubritzera gonbidatzen duten materialekin gozatu zuten; tenperak, plastilina, eraikuntzetako edalontziak, mozorroak, makilajeak eta margo fosforitoak. Argi ultramorearen bidez izaera bakar eta berezia hartu zuten, tailerretik irtendakoan desagertu zena.