HH5

ESKOLAN IZOZKIAK EGITEN !!!

Gaur Fernanado eta Leire,  eskolara etorri dira izozkiak nola egiten diren erakustera, Izozkiak egiteko tresna eta osagai guztiak atera ondoren, izozki makina martxan ipini dute. Lehenik, marrubizko izozokia egin dugu eta ondoren esnegainarena. Biak zein baino zein goxoagoak zeuden!!!!

Fernanadok, izozkiak egiteko azalpenak eman dizkigu; izozki makinak -5Âștara ipintzen  duela, 27 zapore ezberdinetako izozkiak egiten dituela, osagai naturalen erabilaren garrantzia…

Kukurutxuekin, tarrinetan eta goilararekin dastatu ditugu egindako izozkiak.

Beheko estekan, ikusgai duzue, gaur goizeko tailerra!

ESKERRIK ASKO FERNANDO ETA LEIRE!!

IZOZKIAK EGITEN

HH5

OH MARI KARMEN JUN!!!

“Oh Mari Karmen jun ipini! Oh Mari Karmen jun ipini” Horrelaxe eskatzen digute, gure ikasleek, psikomotrizitate saioaren bukaeran, erlaxatu nahi dutenean.

Musika lasaigarri honen bitartez, bakoitzak bere tokia topatzen du. Melodia hasten denean, oihal banarekin estaltzen ditugu. Begiak itxi, arnasa sakon eta poliki hartuaz, psikomotrizitate saioan sortzen diren energia eta taupadak, jaistea lortzen dute.

Entzun nahi al duzue Mari Karmen? Lotarako erabilgarri izango zaizuelakoan…

 

 

 

 

HH5

BALENZIAGA MUSEORA!!!

Aurreko asteartean,  HH5eko ikasleak Balenziaga museora joan ginen. Bertan, bere diseinuetako batzuk ikusi genituen. Ama jostuna omen zuen eta berarengandik zetorkion josteko grina.

 

Parisen egin zituen urte asko lanean, eta bere ustetan, emakumearen gorputz atal politena lepo atzekaldea eta sorbaldak izanik, bere diseinu gehienak, atal hau agerian zutela ikusi genuen.

Soinekoak, berokiak…ikusi ondoren gu diseinatzaile bihurtu ginen eta bakoitzak gure kamiseta diseinatu genuen.

Oso oso ondo portatu ziren eta azalpen guztiak adi-adi entzuten egon ziren!!!

Ea ikasitakoak, ikasturte bukaerako jaialdirako mozorroak josteko balekoa zaigun!!!!!