AURTENGO IKASTURTE BUKAERAKO JAILADIAN, 5 URTEKO GELAKOAK, URRITZAKO UDALEKUTAZ MOZORROTU GARA. ALTXORRAEN BILA, ZAKU KARRERA, “BOTA URA”, SAN FERMIN, MENDI IRTEERA, AURPEGI ZIKINAK…URRITZAKO EKINTZA GUZTIAK IRUDIKATU NAHI IZAN DITUGU! EDERKI IBILI GARA MOZORROAK PRESTATZEN, DANTZA ENTSEGUETAN ETA JAIALDI EGUNEAN!!!!
Hilabetea: ekaina 2025
GU GEU, IPUIN KONTALARI!!!!!
Hiruhileko honetako proiketuan, idazle izan gara. Bakoitzak gure ipuina sortu ondoren, gaur 3 urteko lagunentzako ipuin kontalari bihurtu gara. Gelak goxo prestatu ondoren, gutariko bakoitzak, aukeratutako haurrari ipuina kontatu diogu.
ETA KATU KATU, PROIEKTUA BUKATU!!!!
ORIOKO IRTEERA
Gaur, Orioko irteera izan dugu. Autobusean pozik joan gara, “Oriyo petroliyo” kantatuz. Hala ere, Orion egundoko eguna pasa dugu; ahateen ondoan hamaiketakoa egin, eta hondartzako parketan emozio ugari bizi izan ditugu. Etxerakoan, askok lo hartu dugu, eta gainontzekoak “Xalala riki-riki” edo “Perez xaguxoa…” bezalako abestiak kantatuz iritsi gara Getariara. Jarraian, gure abenturaren argazki sorta erakusten dizuegu. Ondo pasa!