Kaixo familia:
“Gure beldurrak” proiektuaren azken txanpan gabiltza!
Beldurrei buruz hitzegiten hasi eta hauei nola egin aurre jakin nahi genuen. Bestalde, guztiok sorginei beldurra geniela konturatu ginen. Beraiei buruz gehiago ikasi nahi genuenez, segituan sorgin etxola, kikilisaldak, ukenduak, infusioak….egiten hasi ginen.
Sendabelar batzuk identifikatzen ikasi dugu baita sorginen ohiko esaldiak oihukatzen ere. Irrintziren bat edo beste ere entzun da eskolako pasiloetan. Je!je!
Orain, proiektuari bukaera emateko, sorginei buruzko antzerki labur batzuk ensaiatzen gabiltza.
Ikasi, ikusi eta bizi izan dugun guztiaren laburpentxo bat, beheko irudia sakatuz, bideo batean ikusgai topatuko duzue.
IJI AJA
ASTINDU ERRATZA
ETA EGIN DEZAGUN
DANTZAAAAAAA!!!!