HH5

HERRI KIROLAK-ASMAKIZUNAK

Kaixo familia:

“Herri kirolen” proiektuari bukaera emateko, azkeneko aste hauetan asmakizunak prestatzen ibili gara. Herri kirol bakoitzari buruzko “pistak” sortzen egon gara guztion artean.

Ikasle bakoitzak herri kirol bat aukeratu eta bere asmakizuna prestatzen ibili da; argazkia moztu, pistak idatzi eta aurkezpena prestatzen egon da.

Aurkezpenak HH2, HH3, HH4, LH1 eta LH2 geletan egin dituzte.

Bideoa, beheko estekan ikusgai duzue.

Besterik gabe, ondo ondo pasa udaberriko oporrak!!!

ASMAKIZUNAK BIDEOA

HH5

“ARGI BELTZA” TAILERRA

Ostiralean, “ARGI BELTZA” tailerraz  gozatu genuen. Gelara sartu eta guztia iluna egon arren, elementu txuriek naiz fosforitoek, argitasun berezia eskeintzen ziguten. Zentzumenen espazio honetan, ikasleak, argiaren bidez MUNDU MAGIKO batean sartu ziren.

Haurren harridura aurpegiak ikustea itzela izan zen!!!

Sortzera eta deskubritzera gonbidatzen duten materialekin gozatu zuten; tenperak, plastilina, eraikuntzetako edalontziak, mozorroak, makilajeak eta margo fosforitoak. Argi ultramorearen bidez izaera bakar eta berezia hartu zuten, tailerretik irtendakoan desagertu zena.

HH5

AITOR BIKUÑAREKIN, HORTENTSIAK LANDATZEN

Oihana Bikuña gurekin dabil praktikaldia egiten eta bere aitak, Aitorrek, Sahatsaga parkean hortentsiak landatzeko gonbidapena luzatu digu.

Aitorrek, beste zenbait familiekin batera, eskola pareko parkeari bizia eman dio; zuhaitzak, landareak, sendabelarrak, harrizko topaguneak….elkarrekin landatu eta zaindu dituzte.

Gu iristerako, Aitorrek, hortentsiak landatzeko zuloak prest zituen!!

Hortentsia landarearen atalak erakutsi dizkigu; burua, kimua, hostoak eta azkenik loreak,

 

Ikasle bakoitzak bere hortentsia landatu eta ureztatu ondoren, txirbila ongarria ipini dio gainean.

Aitorrek, udararako bakoitzaren hortentsia loratuta ikusteko aukera izango duela esan digu.

Ilaran ipini ditugunez, Sahatsaga parkeak udararako hortentsia ibilbide berria izango du!

Mila esker Aitor eta Oihana!

 

 

 

 

 

 

 

HH5

AQUARIUMERA!!!!

Kaixo familia,

Gaur goizean tximeletak genituen sabelean, eta Aquariumera iristeko gogo biziz atera gara Getariatik.

Aquariumean, Anek  bitxikeria ugari azaldu dizkigu; bertako marrazoen izenak, “Txuri” eta “Kontxita” direla, baleek, gu bezala, bost behatz dituztela, Dontzeila arraiak eme jaio eta harra bihurtzen direla, olagarroak odol urdina dutela….Adi-adi entzun ditugu denak.

Salbiden bazkaldu eta jolastu ondoren, Getarira itzuli gara.

Ikusi nahi duzue zeinen ondo ibili garen?

AQUARIUMEKO BIDEOA

 

HH5

URDANETARA EGUNPASA!

HH4 eta HH5eko ikasleak Urdanetara joan gara egunpasa.

Maiabi baserrian idiprobetarako, idiak nola entrenatzen dituzten ikusten egon gara. Idien kartolak, uztarria eta  bestelakoak nolakoak diren erakutsi digute. Idien atzeko gurdi gainera igo eta baserritik bueltaka ibili gaituzte!!!

Ondoren, baserriko nagusiak segan nola egiten duen erakutsi digu. Untxiak, behiak eta bestelako animaliak ere ikusi ditugu.

Urdanetako frontoian bazkaldu eta gure eskolako txikiak herri kirol ezberdinetan jolasten ibili dira; sokatira, txinga eramatea, harria jasotzen….Egun berezia izan da gaurkoa!!!

Beheko estekan, egunpasa honen bideoa ikusgai duzue:

URDANETARA EGUNPASA BIDEOA

 

HH5

MALKORBERA GOIZPASA!!!

Gaur Malkorbe hondartzara joan gara. Mareak ekarritako makilekin jolasten ibili gara. Ondarrezko menditxoa ere han zegoen eta, maldan gora eta behera “kroketak” eginez edo korrika ere ibili gara.

Soka eraman dugu eta sokatira saio batzuk ere egin ditugu.

Gure inguruan dugun altxor naturalez gozatzeaz gain, gure arteko harremanak sendotzeko balio izan digu.

Ederki pasa dugu!!!

Gaurko goizaren bideoa, beheko estekan ikusgai duzue:

MALKORBERA BIDEOA

HH5

AINITZE ZUMETA ETA ANDONI IRURETAGOYENA “IZETA VI”REN BIXITA

Gaur Izeta VI eta Ainitzeren bixita izan dugu eskolan.

 

 

Herri kirol ezberdinei buruzko hainbat datu interesgarri aipatu dizkigute; harrijasotzaileen harriak burua ezin dute eduki, 2 txaleko ezberdin erabiltzen dute harriaren formaren arabera, zilindroa eusteko zuloak litro bat ur kapazitate izan behar du… Gerrikoa nola jantzi erakutsi digute ere.

 

Gure arbasoek zenbat zekiten!!!

 

Modalitateen ezaugarriaz gain, zenbat egun entrenatzen duten, zer jaten duten eta zenbat lo egiten duten aipatu digute.

Lehen herri kiroletan emakumeak ikustea pentsaezina zen eta gaur egun giznonezkoak baino emakume gehiago omen dago federatuta herri kirolen barruan. Hori dela eta, ohikoa bihurtzen ari da plazetan emakumeak ikustea.

Bukaeran, harriak jasotzeko saiakerak egiten ibili gara.

Gu bai ausartak!!!

 

 

 

HH5

ZERGATIK ITXI DUTE GETARIA-ZARAUTZ ERREPIDEA?

 

 

Kaixo familia:

Aste honetan egiten ari den eguraldi kaxkarra aztertzen ibili gara; euria, haizea, txingorra….eguraldiak egunero izan du zer esana!

Getaria-Zarautz errepidea zergatik itxi duten galdetu diegunean, erantzunak ugariak izan dira; itsasoa haserre dagoelako, euri asko egin duelako, olatu haundiak daudelako….

Olatu haundiak daudenean eta errepideraino iristen direnean, oinez zein autoan doazenak,  arriskuan daudela ohartu gara.

Bestalde, euri asko egiten duenean mendietako lurra bigundu eta gainean dauden harriak errepideraino erortzeko arriskua izaten dela ere ikasi dugu.

Aldi berean “Oles, ole lurra esna zaitez ” abestuz,  makilarekin lurraren kontra kolpeak jotzen gabiltza Santa Ageda bezpera ospatzeko….ez ote dugu guk geuk lurra gehiegi astindu….