HH5

ZERGATIK ITXI DUTE GETARIA-ZARAUTZ ERREPIDEA?

 

 

Kaixo familia:

Aste honetan egiten ari den eguraldi kaxkarra aztertzen ibili gara; euria, haizea, txingorra….eguraldiak egunero izan du zer esana!

Getaria-Zarautz errepidea zergatik itxi duten galdetu diegunean, erantzunak ugariak izan dira; itsasoa haserre dagoelako, euri asko egin duelako, olatu haundiak daudelako….

Olatu haundiak daudenean eta errepideraino iristen direnean, oinez zein autoan doazenak,  arriskuan daudela ohartu gara.

Bestalde, euri asko egiten duenean mendietako lurra bigundu eta gainean dauden harriak errepideraino erortzeko arriskua izaten dela ere ikasi dugu.

Aldi berean “Oles, ole lurra esna zaitez ” abestuz,  makilarekin lurraren kontra kolpeak jotzen gabiltza Santa Ageda bezpera ospatzeko….ez ote dugu guk geuk lurra gehiegi astindu….

HH5

SORGINEN ANTZERKIAK

Kaixo familia:

Sorginen antzerkiak buru-belarri prestatzen ibili gara eta gaur LH4ko ikasleei eta irakasleei, gure emanaldia eskaini diegu. Urduri ginen baina oso ondo atera da guztia!!!

Ikusi nahi al dituzue? Sorginen inguruan ikasi dugun guztia eszenatokira eraman dugu: infusioak, sendabelarrak, kikilisaldak, sorginen esaldiak, algarak, akelarreak, dantzak… guztiak 4 antzezlan ttikitan ikusiko dituzue.

Eta honekin beldurren proiektuari bukaera emango diogu!!!

Orain, pasiloak eta gelak gabon kontuekin apainduko ditugu!!

Ea gustukoak dituzuen!!!

HH5

GURE BELDURRAK

Kaixo familia:

“Gure beldurrak” proiektuaren azken txanpan gabiltza!

Beldurrei buruz hitzegiten hasi eta hauei  nola egin aurre jakin nahi genuen. Bestalde, guztiok sorginei beldurra geniela konturatu ginen. Beraiei buruz gehiago ikasi nahi genuenez, segituan sorgin etxola, kikilisaldak, ukenduak, infusioak….egiten hasi ginen.

Sendabelar batzuk identifikatzen ikasi dugu baita sorginen ohiko esaldiak oihukatzen ere. Irrintziren bat edo beste ere entzun da eskolako pasiloetan. Je!je!

Orain, proiektuari bukaera emateko, sorginei buruzko antzerki labur batzuk ensaiatzen gabiltza.

Ikasi, ikusi eta bizi izan dugun guztiaren laburpentxo bat, beheko irudia sakatuz, bideo batean ikusgai topatuko duzue.

            

                                                                                          IJI AJA

                                                                              ASTINDU ERRATZA

                                                                              ETA EGIN DEZAGUN

                                                                                DANTZAAAAAAA!!!!

HH5

EITZA ALDERA GOIZPASA

 

Iraileko eguraldi ona aprobetxatuz, Eitza auzora joan gara.

Bidean txakolindegiko langileak mahatsa biltzen aurkitu ditugu eta mahatsa dastatzera gonbidatu gaituzte.

Pixkat aurrerago Eitzara iritsi eta behiei jaten ematen ibili gara.

 

Hamaiketakoa bukatu ondoren lurrarekin jolasean ibili gara.

Hostoak, gaztainak eta ezkurrak biltzen bueltatu gara eskolara. Goiz ederra izan da, naturarekin murgiltzen garen bakoitzean izugarri gozatzen dugu!