Kaixo lagunak!
LH1eko ikasleok igeriketa ikastaroan ari gara otsailaren 11tik martxoaren 11ra bitartean. Oso esperientzia polita izaten ari da eta asko ari gara ikasten.
Ziur gaude amaieran benetako igerilariak izango garela!
Animo, LH1! đź’™

Kaixo lagunak!
LH1eko ikasleok igeriketa ikastaroan ari gara otsailaren 11tik martxoaren 11ra bitartean. Oso esperientzia polita izaten ari da eta asko ari gara ikasten.
Ziur gaude amaieran benetako igerilariak izango garela!
Animo, LH1! đź’™

Azken asteetan familiaren gaia aitzakiatzat hartuta, familieako kideen izenak, etxeko leku ezberdinak eta bertan egiten diren ekintzak lantzen aritu gara ingeleseko saioetan. Landutako egiturak praktikan jartzeko, argazkian agertzen diren jolasa eta “Where is Teddy?” ipuina sortu ditugu etxean elkarrekin ingelesez jolastu dezazuen.
Hemendik udaberriko oporrak bitartean berriz, “Washing line” ipuina abiapuntutzat hartuta hiztegi eta egitura berriak lantzen arituko gara.


Iturraranera egin genuen irteeran primeran pasa genuen!
Goiza pista-jolas batekin hasi genuen, eta ondoren erleen tailerra egin genuen: intsektu horiei buruzko informazio interesgarria jaso, eztia dastatu eta argizarizko kandelak egin genituen. Eguraldi txarraren ondorioz eskolara apur bat lehenago itzuli behar izan ginen, baina han pelikula bat ikusiaz atseden hartu genuen.

Hello hello!!
Dagoeneko martxan gara ingeleseko saioetan ere eta jakingo duzuenez, azken egun hauetan Bill Martin-en “Brown Bear, Brown Bear, what do you see?” ipuina landu dugu. Aste honetan zuen seme-alabak lepoko polit bat eraman du etxera. Hemen duzue lepokoarekin landu dugun abestia. Animatu elkarrekin abestera!
