Iturraranera egin genuen irteeran primeran pasa genuen!
Goiza pista-jolas batekin hasi genuen, eta ondoren erleen tailerra egin genuen: intsektu horiei buruzko informazio interesgarria jaso, eztia dastatu eta argizarizko kandelak egin genituen. Eguraldi txarraren ondorioz eskolara apur bat lehenago itzuli behar izan ginen, baina han pelikula bat ikusiaz atseden hartu genuen.

