Kaixo familia
Hemen dituzue 2. hiruhilekoan landu ditugun abesti eta olerkiak.
Irudi bakoitza sakatu ezkero, abesti eta olerkiak entzungai izango dituzue.
Kaixo familia
Hemen dituzue 2. hiruhilekoan landu ditugun abesti eta olerkiak.
Irudi bakoitza sakatu ezkero, abesti eta olerkiak entzungai izango dituzue.
Oihana Bikuña gurekin dabil praktikaldia egiten eta bere aitak, Aitorrek, Sahatsaga parkean hortentsiak landatzeko gonbidapena luzatu digu.
Aitorrek, beste zenbait familiekin batera, eskola pareko parkeari bizia eman dio; zuhaitzak, landareak, sendabelarrak, harrizko topaguneak….elkarrekin landatu eta zaindu dituzte.
Gu iristerako, Aitorrek, hortentsiak landatzeko zuloak prest zituen!!
Hortentsia landarearen atalak erakutsi dizkigu; burua, kimua, hostoak eta azkenik loreak,
Ikasle bakoitzak bere hortentsia landatu eta ureztatu ondoren, txirbila ongarria ipini dio gainean.
Aitorrek, udararako bakoitzaren hortentsia loratuta ikusteko aukera izango duela esan digu.
Ilaran ipini ditugunez, Sahatsaga parkeak udararako hortentsia ibilbide berria izango du!
Mila esker Aitor eta Oihana!
AZKEN BOLADAN, GURE IKASLEAK, SORTUTAKO ERAIKUNTZEN ADIERAZPEN GRAFIKOA EGITEN HASIAK DIRA.
ZEIN POLITA IZAN DEN, EDOZEIN ERAIKUNTZAREN EMAITZA, MUNDUKO TOKIREN BATEAN EXISTITZEN DELA DESKUBRITZEA!!!!
BEHEKO ESTEKAN IKUSGAI DUZUE GURE ARTISTEN SORMENA:
Kaixo familia,
Gaur goizean tximeletak genituen sabelean, eta Aquariumera iristeko gogo biziz atera gara Getariatik.
Aquariumean, Anek bitxikeria ugari azaldu dizkigu; bertako marrazoen izenak, “Txuri” eta “Kontxita” direla, baleek, gu bezala, bost behatz dituztela, Dontzeila arraiak eme jaio eta harra bihurtzen direla, olagarroak odol urdina dutela….Adi-adi entzun ditugu denak.
Salbiden bazkaldu eta jolastu ondoren, Getarira itzuli gara.
Ikusi nahi duzue zeinen ondo ibili garen?
HH4 eta HH5eko ikasleak Urdanetara joan gara egunpasa.
Maiabi baserrian idiprobetarako, idiak nola entrenatzen dituzten ikusten egon gara. Idien kartolak, uztarria eta bestelakoak nolakoak diren erakutsi digute. Idien atzeko gurdi gainera igo eta baserritik bueltaka ibili gaituzte!!!
Ondoren, baserriko nagusiak segan nola egiten duen erakutsi digu. Untxiak, behiak eta bestelako animaliak ere ikusi ditugu.
Urdanetako frontoian bazkaldu eta gure eskolako txikiak herri kirol ezberdinetan jolasten ibili dira; sokatira, txinga eramatea, harria jasotzen….Egun berezia izan da gaurkoa!!!
Beheko estekan, egunpasa honen bideoa ikusgai duzue:
Gaur Malkorbe hondartzara joan gara. Mareak ekarritako makilekin jolasten ibili gara. Ondarrezko menditxoa ere han zegoen eta, maldan gora eta behera “kroketak” eginez edo korrika ere ibili gara.
Soka eraman dugu eta sokatira saio batzuk ere egin ditugu.
Gure inguruan dugun altxor naturalez gozatzeaz gain, gure arteko harremanak sendotzeko balio izan digu.
Ederki pasa dugu!!!
Gaurko goizaren bideoa, beheko estekan ikusgai duzue:
Gaur Izeta VI eta Ainitzeren bixita izan dugu eskolan.
Herri kirol ezberdinei buruzko hainbat datu interesgarri aipatu dizkigute; harrijasotzaileen harriak burua ezin dute eduki, 2 txaleko ezberdin erabiltzen dute harriaren formaren arabera, zilindroa eusteko zuloak litro bat ur kapazitate izan behar du… Gerrikoa nola jantzi erakutsi digute ere.
Gure arbasoek zenbat zekiten!!!
Modalitateen ezaugarriaz gain, zenbat egun entrenatzen duten, zer jaten duten eta zenbat lo egiten duten aipatu digute.
Lehen herri kiroletan emakumeak ikustea pentsaezina zen eta gaur egun giznonezkoak baino emakume gehiago omen dago federatuta herri kirolen barruan. Hori dela eta, ohikoa bihurtzen ari da plazetan emakumeak ikustea.
Bukaeran, harriak jasotzeko saiakerak egiten ibili gara.
Gu bai ausartak!!!
Kaixo familia:
Aste honetan egiten ari den eguraldi kaxkarra aztertzen ibili gara; euria, haizea, txingorra….eguraldiak egunero izan du zer esana!
Getaria-Zarautz errepidea zergatik itxi duten galdetu diegunean, erantzunak ugariak izan dira; itsasoa haserre dagoelako, euri asko egin duelako, olatu haundiak daudelako….
Olatu haundiak daudenean eta errepideraino iristen direnean, oinez zein autoan doazenak, arriskuan daudela ohartu gara.
Bestalde, euri asko egiten duenean mendietako lurra bigundu eta gainean dauden harriak errepideraino erortzeko arriskua izaten dela ere ikasi dugu.
Aldi berean “Oles, ole lurra esna zaitez ” abestuz, makilarekin lurraren kontra kolpeak jotzen gabiltza Santa Ageda bezpera ospatzeko….ez ote dugu guk geuk lurra gehiegi astindu….
Kaixo familia:
Sorginen antzerkiak buru-belarri prestatzen ibili gara eta gaur LH4ko ikasleei eta irakasleei, gure emanaldia eskaini diegu. Urduri ginen baina oso ondo atera da guztia!!!
Ikusi nahi al dituzue? Sorginen inguruan ikasi dugun guztia eszenatokira eraman dugu: infusioak, sendabelarrak, kikilisaldak, sorginen esaldiak, algarak, akelarreak, dantzak… guztiak 4 antzezlan ttikitan ikusiko dituzue.
Eta honekin beldurren proiektuari bukaera emango diogu!!!
Orain, pasiloak eta gelak gabon kontuekin apainduko ditugu!!
Ea gustukoak dituzuen!!!