HH3

korrika 23

Kaixo laguna!

 Gaur Korrika txikia ospatu dugu gure atarian HH 2 eta HH 3ko lagunek. Furgoneta eta guzti korrika egin dugu Euskararen alde. Ez da ez musika ez eta kolorea falta izan gurean. Iturzaeta ere EUSKARAREN ALDE!

HH3

ERAKUSKETA

Kaixo lagun!

 Garraiobide proiektuari amaiera emanez  erakusketa bat antolatu dugu Eskolako lehen solairuan. Proiektuan jasotakoaren zati bat behintzat  azken produkzio batean jaso nahi izan dugu eta Eskolako komunitatea osatzen dugun ororekin partekatu.Lehenik bideak margotu ditugu eta ondoren garraiobide bakoitza bere lekuan itsatsi.

Garraiobide asko ezagutu ditugu, airekoak, uretakoak, lurrekoak baita espaziokoak edo eta lur azpikoak ere. Pertsonak eta gauzkak leku batetik bestera garraiatzeko bideak, bide laburrak edo luzeak egiteko, pertsona gutxi edo asko garraiatzeko, lanak errazteko, kutxakorrak eta ekologikoagoak, aspaldiko garraiobideak eta modernoak, animaliak eta animaliek garraiatzen dituztenak… Proiektu interesgarria eta atsegina izan da. Oso ondo pasa dugu bidean! 

Eskulanak, abestiak, dantzak….Denetarik izan da gurean! Aupa gu!

 

HH3

Badator Korrika!

Arratsalde on!

Bi, hiru, hogeita hiru! Badator 23. Korrika eta gaur gure herritik pasako da. Guk ostiralean ospatuko dugu korrika txikia eta jadanik prest gaude. 

Garraiobideak ezagutzen hasita gaudenez ezin zuen Korrikako furgoneta txuriak falta! 

HH3

FLOTAZIOA

Arratsalde on, familia!

 Itsasontziak, txalupak, fuerabordak, surf-taulak, yateak…. flotatzen duten garraiobideak dira, baina zer da flotatzea? Zergatik flotatzen dute? Guk belaontzi bat egin nahi dugu, txantxetakoa, baina flotatzea nahi dugu. Nolakoa egin dezakegu? 

Galdera hauei erantzuteko  gaur flotazioaren inguruko esperimentua egin dugu gelan. Materialeen flotagarritasuna ezagutu dugu eta gure belaontzia kortxoz eraikitzea erabaki dugu.

 

HH3

AUTOBUSA

Kaixo lagun!

Arratsaldean Joseba etorri da gure Eskolara. Garraiobideak aztertzen jarraitzen dugu eta berak autobusak egiten ditu! Nor bera baino hobeto guri azalpenak emateko. Guk “txantxetako” autobusa egin nahi dugu eta autobus baten atal nagusiak zein diren ikasi dugu. Gasolinakoak zein elektrikoak egiten dituzte, handiak, gehienak txuriak, 4 edo 6 errubera dituztenak, batzuk komuna dute eta autobus-anbulantzia ere egiten dute. Hau da hau aukera pila! Ea guk egiten duguna nolakoa den!

 

Eskerrik asko Joseba!

 

HH3

LEHEN ETA ORAIN

Egun on familia:

Gaur aitona Mariano izan da gurean. Lehengo eta oraingo garraiobideen inguruan hitz egin digu, antxuaren garraioan erabiltzen direnen inguruan, hain zuzen ere.  Getarian otarrak, gurdiak, idiak… horiexek ziren antxua arrantzatu eta garraiatzeko bideak duela urte batzuk. Pixkanaka “modernizatuz” joan direla esan digu Marianok. Gaur egun garabiak, plastikozko kutxak, transpaleak, fenwichak, kamioiak… ditugu garraiatzeko. Lana arinagoa eta azkarrago egiten dela esan digu baina gure kamioiek ingurua kutsatzen dutela ere badakigu. 

Interesgarria izan da oso Marianoren azalpena

eta gu oso eskertuta gaude.

 

Mila mila esker, Mariano!

Sailkatu gabea

HELIZEA MARTXAN

Kaixo familia:

Gaur teknologian murgilduta ibili gara. Garraiobide askok argiak eta helizeak dituzte: abionetek, helikopteroek eta itsasontziek, esaterako. Nola funtzionatzen duten ikusi ahal izan dugu amatxok prestatutako trikimailu bati esker.

 

Eskerrik asko! 

 

HH3

GARRAIOBIDEAK

KAIXO FAMILIA!

Oraingo honetan garraiobideekin erabat murgilduta gabiltza. Airekioak, lurrekoak, uretakoak ….Asko ezagunak dira guretzat beste asko berriz inoiz ere  ez ditugu ikusi ere egin.  Material asko ari gara biltzen jostailuak, ipuinak, argazkiak…. Bidean galdera askori erantzuna aurkituko diegulakoan eta esperientzia ezberdinak biziko ditugulakoan gaude. Aldez aurretik mila esker!

 

HH3

GORA IÑAUTERIAK!

Egun on, familia!rak

Gaur Iñauteriak ospatu ditugu Eskolan. Trapu zaharrak besterik ez ditugu behar izan itxura aldatzeko! A zer itxura gainera…. Pozik irten gara kale jiran Eskolatik kiroldegira. Eskola osoa bertan ginen: irakasleak, haurrak, familiak.

Hasiera irakasleek eman dute. A zer ezustekoa, dantzan ere badakite eta! Ondoren HH eta LHko emanaldiek jarraitu dute. Gosetuta ginen eta guraso elkartekoen eskutik opila eta txokolatea izan dugu hamaiketako gisa. Primeran pasa dugu!