Iepa, Joxepa!
Badira egun batzuk tximeletak jaio direla gure geletan. Azkenean! Liburuek kontatu bezala arrautzetatik jaio ziren beldar nimiƱoak tximeleta bihurtu dira!
Idea asko genituen buruan; Handiak izango dira!; Kolore askotarikoak! Alejandra tximeleta bezain handiak! ….baina azkenean ikusi dugu gure usteak erdi ustel izan direla! Txuriak eta nahiko txikiak dira. Ez dute espirotronparik. Ez dute jaten. Emeak eta arrak elkartu ondoren emeek arrautzak ipintzen dituzte eta gero hil egiten dira. Arrautza hauek gorde egingo ditugu eta datorren udaberrian ikusiko dugu zer gertatzen den.
Zetarren bidaia interesgarria iruditu zaigu. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.