Hilabetea: ekaina 2026
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!
UR FESTA!!!
Gaur, ur festa ospatu dugu eskolako atarian. Pistolak, mangerak, puxikak……guztiekin jolastu gara!!!!Ederki pasatu dugu!!!
BARATZA
Kaixo familia:
Baratza proiektua bukatu dugu! Inguruko baratza batzuetara bixitan joan gara eta gauza asko ikasi ditugu; tomateak, patatak eta hibiskusak landatu, pipa haziak erein eta eskolako baratzako uzta biltzen ibili gara besteak beste
Eskerrik asko zuen partehartzeagatik.
Beheko estekan baratza proiektuan jasotako irudien bideoa ikusgai duzue.
ORIORA IRTEERA!!!
Ostiralean, Orioko irteera izan genuen. Autobusean pozik joan ginen kantatuz. Egundoko eguna pasa genuen; ahateei jaten eman ondoren hamaiketakoa egin, eta hondartzako parketan emozio ugari bizi izan genituen. Etxerakoan, askok lo hartu genuen, eta gainontzekoak “Xalala riki-riki” edo “Perez xaguxoa…” bezalako abestiak kantatuz iritsi ginen Getariara. Jarraian, gure abenturaren argazki sorta erakusten dizuegu. Ondo pasa!














