HH5

Argiak, kamera… eta Txanogorritxu! 🔴🐺

Ireki da oihala, hasi da ikuskizuna! 🎬✨

Hiruhileko honetan, 5 urteko gure neska-mutilak benetako artistak bihurtu dira, garai guztietako ipuin ezagunenetako bati bizia emateko: Txanogorritxu! ❤️🌳

Otso beldurgarriak (tira… agian ez hain beldurgarriak ), era guztietako Txanogorritxuak, amona oso bereziak eta ustekabeko pertsonaia bat edo beste izan ditugu gure artean. Hainbat antzezpen egin ditugu, eta gure aktore txiki bakoitzak pertsonaia desberdinen azalean sartzeko aukera izan du.

Antzezpena, irudimena, barre algarak eta, batez ere, eszenatokira ateratzeko gogo handia ez zaizkigu falta izan! Izan ere, hemen ez dugu Zinemaldiko izarrik behar… 5 urteko izar distiratsuak ditugu! ⭐👏

Eta irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, hemen dituzue gure benetako artelan zoragarri hauen argazki batzuk, gure artista txiki maitagarriek protagonizatuta.

🎬 Prestatu txaloak, ikuskizuna hastear da eta!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HH5

DEAR ZOO

Hello hello!!!

Azken aste hauetan lan eta lan aritu ondoren, amaitu dugu aurtengo ingeleseko lehenengo proiektua.  Rod Campbell-en DEAR ZOO ipuina aitzakiatzat hartuta ingeleserakin jolasean aritu gara gustura-gustura.

Proiektuari amaiera emateko, ikasleek euren bookleta sortu dute bakoitzak bere etxean ipuina konta dezan. Hemen duzue landu dugun abestia ere elkarrekin abestu dezazuen.

Beraz, badakizue, animatu etxean ere ingelesez eta ingelesarekin jolastera eta gozatzera. 

 

Dear Zoo: 40th Anniversary Edition

HH5

🌱 BARATZARA! 🍅

 

Joan den astean, gure ikaskide baten baratzera joan ginen. Ze ondo pasa genuen! 

Lan asko egin genuen: tomateak eta piperrak bildu genituen, eta letxugak eta porruak ureztatu genituen. 

Baina… bazegoen norbait guri begira-begira!
Nor zen? MAMU  TXORIMALOA! 
Ez zigun begirik kentzen!

Baratzetik bildutakoarekin, pantumaka, piper eta gindilla frijituak egin genituen. 

Eta… ZEIN GOXOA DENA! 
Hatzak miazkatzen bukatu genuen! 

Baratzean lan egitea dibertigarria da!
Eta txorimaloa… hurrengoan ere gure zain egongo da! 

Beheko estekan baratzaren bisitaren bideoa ikusgai duzue.

BARATZARA BIDEOA