Dagoeneko amaitu dugu ingeleseko lehen proiektua: THE BALLOON. Oso gustura aritu gara istorioa antzezten eta abestia dantzatzen. Hementxe duzue abestiaren esteka zuen seme alabekin etxean abestu dezazuen: The balloon-song
Bye bye!!
Kategoria: Sailkatu gabea
Azken eguna!
Arratsalde on, familia:
Urte osoko abenturen ondoren, HH 3ko ikasle eta irakasleok ikasturtea amaitu dugu. Barre, negar, ikasketa, jolas eta abesti artean igaro dugu denbora, eta orain, agurra emateko garaia iritsi da.
Azken asteotan emozioz beteriko jarduerak izan ditugu, Eskolako jaialdia, gure inguruko parkera egindako irteera, azken hamaiketako berezia…
Ikasturte honetan hazi egin gara: hizkuntzan, harremanetan, emozioen kudeaketan eta baita autonomia pertsonalean ere. Gurasoen, hezitzaileen eta lagunen laguntzarekin pauso handiak eman ditugu.
Eskerrik asko urte osoan bidelagun izan zareten guztioi. Orain, atseden hartzeko eta uda zoragarri batez gozatzeko garaia da.
Agur eta laster arte!


GAU BELTZA EZAGUTZEN; BELDURRAK
Kaixo familia!
Dakizuenez “Gau beltza ezagutzen: Beldurrak” proiektuari hasiera eman diogu gure geletan. Egutegian, Urriaren 31ean, Gau Beltza ospatzen dela ikusi dugu eta zer den jakin nahi dugu gure festa antolatu ahal izateko. Beldurra ematen omen du, batzuei bat behintzat eta emozio honen inguruan ere jakin mina sortu denez, gaiari heldu nahi izan diogu. Zerk beldurtzen gaitu?; zer egin beldurtzen garenean?
Gelan etxetik ekarritako materiala bltzen ari gara: Ipuinak, maskarak, kalabazak… Guztion artean, jolasa bidelagun dugula, elkar aberastuko dugulakoan gaude.
Eskerrik asko zuen partehartzeagatik.

1.HIRUHILEKO ABESTI ETA OLERKIAK
EGUNEROKO JARDUERA
GELAKO MARTXA
Taldeko argazkiak
Ikasturtea hasi genuen irailean, egokitzapenaren gorabeherak ere pasa ditugu. Hemen ditugu HH2 taldeetako argazkiak.





