LH5

DYAkoak ESKOLAN

Bigarren hiruhilekoan “Giza gorputza eta lehen sorospenak” gaia landu genuela aipatu genizuen blogaren bitartez eta baita itsas salbamendukoekin egon ginela. Baina DYAkoen bisita jasotzea falta zitzaigun. Hiruhileko honetan DYAkoak eskolara bertaratzeko aukera zutela aipatu zigutenean ez genuen aukera galdu nahi izan!  

 

Maiatzaren 11an DYA-ko Eneritz , gelara etorri zitzaigun lehen sorospenen inguruan hitz egitera.  Bertan hainbat egoera desberdin aipatu genituen eta sorospenak nola egin beharko liratekeen aipatu zigun. Ondoren suspertze masajea ere egiten erakutsi zigun Eneritzek.  

Mila esker azalpenengatik!  Prest gaude larrialdien aurrean laguntzeko!  

 

LH5

ANTXUAN EGUNA 2023

Maiatzaren 4ean eta 5ean, goiz pasa ederrak izan genituen. Lehenengo, Kofradian harrera egin ziguten Iñakik, Emeteriok, Juanjok eta Laurak. Getariako aspaldiko argazkiei begira, garai hartako kontuak entzun genituen. 

    

                             

 

Ondoren, itsasontzi batera hurbildu eta hustuketa ikusi genuen zuzenean. 

 

Gero, enkanteak egiten dituzten gelan egon ginen adi-adi, pantailako zenbakiei esanahia bilatu nahian.

Handik arrainen biltegira pasa ginen eta eskuak zikintzeko beldurrik gabe  antxuak garbitu eta etxera eramateko ontzietan sartu genituen.   

      

Hamaiketakoaz gozatu bitartean moilara hurbildu ginen eta Juanjoren aholkuak jarraituz, arrantzan saiatu ginen, eta ikasle batzuk musto txikiak harrapatu zituzten! 

        

Herriari, itsasoari eta arrantzari buruz ikasi eta antxuak etxerako, gainera. Ez da plan txarra!!!