Sailkatu gabea

INGELES BARNETEGIA: 3. EGUNA

Hasierako urduritasuna eta emozioak baretuta, askoz lasaiagoak dira orain gauak eta erderki egiten dugu lo guztiok!

Eskulanak egiten pasa dugu goiza.

Lentejak eta hanburgesa bazkaltzeko. Nahiko gustura gehienak.

Ondoren, Añanako gatzagara egin dugu irteera. Euri langarra egin arren, gure ondarea ezagutzeko aukera bikaina!

Afaltzeko arroza eta “rollitos de primavera”.

Ondoren disko festa….  

LH6

INGELES BARNETEGIA: 2. EGUNA

Urduritasuna eta emozioa gainezka…

Egun zoragarria gaurkoa, haize freskoa eta eguzki goxoa, kanpoko ekintzetarako zoragarria.

 

Gaur ere primerako menua! Makarroiak  eta arraina bazkaltzeko, eta zopa eta oilasko hegoak patata frijituekin afaltzeko. Oso janari goxoa!!!

Denbora libre guztia futbolean jo eta su! Gutxi batzuk lasaiago, hizketan edo kartetan.

Ataundarrak eta getariarrak gustura gabiltza elkarrekin, oso rollo onean.

Lanerako tarteari ere etekina ateratzen diogu. Ea gustatzen zaizkizuen sortu ditugun herrialde ekologikoen irudiak. 

 

 

Bukatzeko, bideo bat. Bihar arte!!!

LH6

INGELES BARNETEGIA: LEHENENGO EGUNA

Santo Domingora Ataundik barrena etorri gara, kantuan errepertorio zabala izan dugu getariarrek eta ataundarrek, zein baino zein! 

 

     

Iritsi eta logelak antolatzerako bazkaltzeko ordua. Garbantzuak, txorixoa eta haragia saltsarekin. Mixkinenek ere gustura jan dute. 

Arratsaldean ekintza ugari izan ditugu. 

Laidaren urtebetetzea ospatzeko pasta batzuk jan ditugu zorionak abestuz. 

Afaldu ondoren dantza ere egin dugu eta gustura, baina leher eginda bukatu dugu eguna. 

LH6 · Sailkatu gabea

Orokietara egindako irtenaldia

Martxoaren 5ean irtenaldia egin genuen LH 6 .  mailakoek Zarauzko Orokieta ikastetxera.

Zumaitik barrena egin genuen Zarautz aldera eta ederki kostata iritsi ginen.

Kattalin, Naia eta Paulak elkarrizketa egin zioten Ainere Tolosari eta bitartean besteok hamaiketakoa egin genuen.

Jolasean bertako 6. mailakoekin ibili ondoren, denok irratira igo ginen eta bakoitzak testutxo bat irakurri genuen.

Bazkaldu ondoren, oinez egin genuen buelta. Ia autobusez baino lehenago iritsi ginen.

 

Han grabatutako audioak entzungai dituzue:

Ur eta Inhar

Mareme, Seyna eta Maia

Malen E, Oihan, A. Olaskoaga eta Anitz

Larra, Malen T., Nahia eta Anartz

Kattalin eta Paula

Julen, Manex, Adur eta Aimar

Haritza, Maddi eta Ralu

Enara, Naia eta Laida

Ander, June eta Intza

LH6

SANTA AGEDA BEZPERA

Aurten ere ospatu dugu Santa Ageda bezpera. 

Otsailaren 2an 6. mailako ikasleak Eguneko Zentrora hurbildu ginen eta gelan egindako koplak kantatu genizkien zain-zain zeuden aiton-amonei. 

Entzuteko gogoz zeuden eta betiko abestiak ere kantatu genituen elkarrekin makilak astinduz.           

 

LH6

ELIKAGAIEN XAHUKETA

Azaroaren 6an Yolanda etorri zen eskolara ENRAIZA DERECHOS GKEtik. Jolasaren bitartez elikagai-xahuketaren inguruan aritu ginen. Besteak beste, alderdi hauek landu genituen:

  • Elikagaien hondakinak munduan
  • Elikagaiak kontserbatzea
  • Etxeetako hondakinak
  • Erosketa arduratsua
  • Janari-hondakinak ostalaritzan
  • Ura elikagaien ekoizpenean

Etxean ere jolastu nahi baduzue, aukera izango duzue lotura honetan :

https://view.genial.ly/64a29e919ff17600127a263c

LH6

ALGORRI

Zumaiako flyschak ezagutzera irtenaldia egin genuen irailaren 25ean.

Algorri Interpretazio zentruan mineralen tailerra egin genuen bazkaldu aurretik eta bazkaldu ondoren, Algorrira joan ginen.

Bero handia egin zigun eta gustura hartu genuen San Telmo ermitako itzala. Ederki aritu ginen fosilen bila!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LH6

KIROL ASTEA

Irailaren 18tik 22ra Kirol Astea izan dugu.  

LH6. Mailakook eskalada eta arrauna egin ditugu. 

Eskalada 

Kiroldegiko boulderrean aritu ginen eskaladako oinarrizko ariketak egiten. Hatzak, eskumuturrak eta besoak mindu arte saiatu ginen.  

Eskolaz kanpo ere jarraitu nahi izanez gero, aukera izango dugu ikasturtean zehar. 

Hortxe gure argazkiak!!! 

 

Arrauna 

Getariako Arraun Elkartearen egoitzan bildu ginen arraunerako beharrezko materiala hartzeko. 

Hasieran, nola eseri ere asmatu ezinik ibili baginen ere, lortu genuen, moilan batera eta bestera ibiltzeara eta etorkizuneko patroiak ere ez ditugu urruti, badugu esperantza! 

Begiratu argazkiak eta frogatu!!! 

 

 

LH5

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Kaixo!

Maiatzaren 31an,  Donostiako Eureka Zientzia Museoan izan ginen. Bertan, bi tailerretan hartu genuen parte, Lego eta Math Mistery Box tailerretan. Ikasleak gogotsu aritu ziren beraien Robot-a eraiki eta kaxa misteriotsuak askatzen.

Jarraian, indarrak hartu eta museoa bisitatu genuen. Gustura ibili ziren bertako material desberdinak manipulatuz esperimentatzen. Gure proiektuan ,“Makinak eta indarra” murgiltzeko ere aproposa izan zen bisita.

Makina bat gauza ikasi zituzten gure ikasleek!