LH6

KIROL ASTEA

Irailaren 18tik 22ra Kirol Astea izan dugu.  

LH6. Mailakook eskalada eta arrauna egin ditugu. 

Eskalada 

Kiroldegiko boulderrean aritu ginen eskaladako oinarrizko ariketak egiten. Hatzak, eskumuturrak eta besoak mindu arte saiatu ginen.  

Eskolaz kanpo ere jarraitu nahi izanez gero, aukera izango dugu ikasturtean zehar. 

Hortxe gure argazkiak!!! 

 

Arrauna 

Getariako Arraun Elkartearen egoitzan bildu ginen arraunerako beharrezko materiala hartzeko. 

Hasieran, nola eseri ere asmatu ezinik ibili baginen ere, lortu genuen, moilan batera eta bestera ibiltzeara eta etorkizuneko patroiak ere ez ditugu urruti, badugu esperantza! 

Begiratu argazkiak eta frogatu!!!