Sailkatu gabea

INGELES BARNETEGIA: 3. EGUNA

Hasierako urduritasuna eta emozioak baretuta, askoz lasaiagoak dira orain gauak eta erderki egiten dugu lo guztiok!

Eskulanak egiten pasa dugu goiza.

Lentejak eta hanburgesa bazkaltzeko. Nahiko gustura gehienak.

Ondoren, Añanako gatzagara egin dugu irteera. Euri langarra egin arren, gure ondarea ezagutzeko aukera bikaina!

Afaltzeko arroza eta “rollitos de primavera”.

Ondoren disko festa….  

LH6

INGELES BARNETEGIA: 2. EGUNA

Urduritasuna eta emozioa gainezka…

Egun zoragarria gaurkoa, haize freskoa eta eguzki goxoa, kanpoko ekintzetarako zoragarria.

 

Gaur ere primerako menua! Makarroiak  eta arraina bazkaltzeko, eta zopa eta oilasko hegoak patata frijituekin afaltzeko. Oso janari goxoa!!!

Denbora libre guztia futbolean jo eta su! Gutxi batzuk lasaiago, hizketan edo kartetan.

Ataundarrak eta getariarrak gustura gabiltza elkarrekin, oso rollo onean.

Lanerako tarteari ere etekina ateratzen diogu. Ea gustatzen zaizkizuen sortu ditugun herrialde ekologikoen irudiak. 

 

 

Bukatzeko, bideo bat. Bihar arte!!!

LH6

INGELES BARNETEGIA: LEHENENGO EGUNA

Santo Domingora Ataundik barrena etorri gara, kantuan errepertorio zabala izan dugu getariarrek eta ataundarrek, zein baino zein! 

 

     

Iritsi eta logelak antolatzerako bazkaltzeko ordua. Garbantzuak, txorixoa eta haragia saltsarekin. Mixkinenek ere gustura jan dute. 

Arratsaldean ekintza ugari izan ditugu. 

Laidaren urtebetetzea ospatzeko pasta batzuk jan ditugu zorionak abestuz. 

Afaldu ondoren dantza ere egin dugu eta gustura, baina leher eginda bukatu dugu eguna.