Sailkatu gabea

INGELES BARNETEGIA: 3. EGUNA

Hasierako urduritasuna eta emozioak baretuta, askoz lasaiagoak dira orain gauak eta erderki egiten dugu lo guztiok!

Eskulanak egiten pasa dugu goiza.

Lentejak eta hanburgesa bazkaltzeko. Nahiko gustura gehienak.

Ondoren, Añanako gatzagara egin dugu irteera. Euri langarra egin arren, gure ondarea ezagutzeko aukera bikaina!

Afaltzeko arroza eta “rollitos de primavera”.

Ondoren disko festa….  

LH6 · Sailkatu gabea

Orokietara egindako irtenaldia

Martxoaren 5ean irtenaldia egin genuen LH 6 .  mailakoek Zarauzko Orokieta ikastetxera.

Zumaitik barrena egin genuen Zarautz aldera eta ederki kostata iritsi ginen.

Kattalin, Naia eta Paulak elkarrizketa egin zioten Ainere Tolosari eta bitartean besteok hamaiketakoa egin genuen.

Jolasean bertako 6. mailakoekin ibili ondoren, denok irratira igo ginen eta bakoitzak testutxo bat irakurri genuen.

Bazkaldu ondoren, oinez egin genuen buelta. Ia autobusez baino lehenago iritsi ginen.

 

Han grabatutako audioak entzungai dituzue:

Ur eta Inhar

Mareme, Seyna eta Maia

Malen E, Oihan, A. Olaskoaga eta Anitz

Larra, Malen T., Nahia eta Anartz

Kattalin eta Paula

Julen, Manex, Adur eta Aimar

Haritza, Maddi eta Ralu

Enara, Naia eta Laida

Ander, June eta Intza