LH6

INGELES BARNETEGIA: LEHENENGO EGUNA

Santo Domingora Ataundik barrena etorri gara, kantuan errepertorio zabala izan dugu getariarrek eta ataundarrek, zein baino zein! 

 

     

Iritsi eta logelak antolatzerako bazkaltzeko ordua. Garbantzuak, txorixoa eta haragia saltsarekin. Mixkinenek ere gustura jan dute. 

Arratsaldean ekintza ugari izan ditugu. 

Laidaren urtebetetzea ospatzeko pasta batzuk jan ditugu zorionak abestuz. 

Afaldu ondoren dantza ere egin dugu eta gustura, baina leher eginda bukatu dugu eguna.